Datu pertsonalak babesteari buruzko informazio politika
EGURTASUN ARRAKALAK

Arduraduna Nor da datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
IRUNVI IRUNGO ETXEBIZITZARAKO ELKARTE PUBLIKOA, Irungo Udalak etxebizitza gaietan dituen eskumenak kudeatzeko.
  • IFK: A20736773
  • Helbide postal: Eliza 6 - 20304 Irun (Gipuzkoa)
  • Helbide elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Helburua Datuen babesaren esparruko segurtasun arrakalei dagozkien prozesuak kudeatzeko eta pertsonen gainean izan ditzaketen inpaktuaren izaera, ondorioen larritasuna eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Legitimazioa Zein da datuak tratatzeko legitimazioa?
Legezko eginbeharren betetzea (Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) art.).
Hartzaileak Nori jakinarazten dizkiogu datuak?
Datu pertsonalak ez zaizkie lagatzen hirugarren pertsona edo erakundeei, salbu eta beharrezkoa bada legezko eginbeharrak betetzeko.
Nazioarteko transferentziak Datuak kudeatzeak ez dakar datuak nazioartean transferitzerik.
Gordetzea Zenbat denboran gordetzen ditugu datuak?
Segurtasun arrakalak kudeatzeko prozesuen inguruko datu pertsonalak dagokion prozesua (tartean, Datuak Babesteko Bulegoaren aurrean abiatzen diren prozedurak eta/edo erreklamazio prozedurak) artxibatu bitartean gordetzen ditugu. Ondoren, blokeatu egiten dira, eta, prozesuaren kudeaketaren eta datu pertsonalen tratamenduaren ondorioz erreklamatzen diren erantzukizunei dagozkien preskripzio aldietan, berauek eskuratzeko mugak jartzen dira.
Eskubideak Zer eskubide ditu datuak ematen dizkigunak?
IRUNVI berari buruzko datu pertsonalak tratatzen ari den konfirma dakion Euren datu pertsonalak eskuratzeko eta datu okerrak zuzentzeko eta datuak ezabatzeko eskatzeko eskubidea; besteak beste, zertarako biltzen diren datuak, horretarako beharrezkoak ez direnean.

Zirkunstantzia jakin batzuetan, beren datuen tratamenduaren aurka egiteko eta berau mugatzeko eskatzeko eskubidea –kasu horretan, erreklamazioak aurkezteko eta beste helburu batzuetarako bakarrik erabiliko ditugu–.

Euren eskubideak erabiltzeko, interesdunek arduraduna identifikatzeko atalean aipatutako posta helbide edo helbide elektronikora idatzi behar dute –horretarako, gure pribatutasun atarian badugu eskaera formularioaren eredu bat–.

Interesdunek erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Bulegoaren aurrean, beren eskubideen erabilerak gogobetetzen ez dituenean bereziki, haren webgunean agertzen den posta helbide edo/eta helbide elektronikoan.
Segurtasuna Konfidentzialki tratatzen ditugu datuak, baimenik gabe alda, gal, trata edo eskuratu daitezen saihesteko egokiak diren segurtasun neurri tekniko eta antolaketa neurriak hartuta.