Programa Bizigune

Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Alokabide

Bizigune-Etxebizitza Hutsen Programaren helburua da hutsik dauden etxebizitzak antzematea, alokairu babestuan eskaintzeko.

Etxebizitza huts baten jabeak ALOKABIDEren (Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa) esku uzten du etxebizitza hori, usufruktu-kontratu baten bitartez, ezarritako berme batzuen truke.

Bestalde, ALOKABIDEk ETXEBIDE-Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan izena emanda dagoen eskatzaile bati esleitzen dio etxebizitza eta eskatzaile horrek bere diru-sarrerekiko proportzionala den alokairu bat ordaintzen du.

Informazio gehiago

ASAP

Erakundea: Eusko Jaurlaritza

Programaren helburua da titulartasun publikoko etxebizitzak errentamenduaren merkatuan sartzea, eta errentatzaileentzat arrazoizkoa izango den prezio batean eskaintzea. Horretarako, berme-sistema bat ezarri du, aseguru-polizen bitartez, errenta kobratuko dela ziurtatzeko eta izan daitezkeen kalteak eta laguntza juridikoa estaltzeko; izan ere, etxebizitza hutsen jabeek programan parte hartzea sustatu nahi da.

Eskainitako bermeen trukean, Eusko Jaurlaritzak, etxebizitzaren esparruan eskuduntza duen bere Sailaren bitartez, alokairuen gehienezko prezioak finkatzen ditu, betiere merkatuko prezioak baino lehiakorragoak izango direla ziurtatuz. Modu horretara, Eusko Jaurlaritzaren bitartez etxebizitza-eskatzaileek aukera gehiago dituzte alokairuko etxebizitza bat eskuratzeko.

Informazio gehiago