Datu pertsonalak babesteari buruzko informazio politika
ADINEKO PERTSONENTZAKO APARTAMENTUAK

Arduraduna Nor da datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
IRUNVI IRUNGO ETXEBIZITZARAKO ELKARTE PUBLIKOA, Irungo Udalak etxebizitza gaietan dituen eskumenak kudeatzeko
  • IFK: A20736773
  • Helbide postala: Eliza 6 - 20304 Irun (Gipuzkoa)
  • Helbide elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Helburua Zertarako tratatzen ditugu datuak?
Adineko autonomoek biztantze edo alokairu erregimeneko apartamentuak eskuratzeko eskaerak kudeatzeko.

Apartamentuen eskatzaileen erregistroko aldaketa eta bajak kudeatzeko.

Adinari dagokion eskakizuna betetzen duten etxebizitza eskatzaileen erregistroa kudeatzea.
Legitimazioa Zein da datuak tratatzeko legitimazioa?
Botere publikoaren erabilera (Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) art.).

Araudia:
  • 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki araubidearen oinarriak arautzen dituena.
  • 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena.
  • 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzekoa.
  • 39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza neurriei buruzkoa.
  • Agindua, 2011ko irailaren 14koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko eskatu beharreko urteko diru sarrera haztatuen mugak aldatzeko dena.
Hartzaileak Nori jakinarazten dizkiogu datuak?
Datu pertsonalak ez zaizkie lagatzen hirugarrenei, salbu eta beharrezkoa bada legezko eginbeharrak betetzeko.

Eusko Jaurlaritzari jakinarazten zaizkio ordea, eskatzailea alokairurako laguntzen onuradun den egiaztatzeko.
Nazioarteko transferentziak Datuak kudeatzeak ez dakar datuak nazioartean transferitzerik.
Gordetzea Zenbat denboran gordetzen ditugu datuak?
Datu pertsonalek lau urte irauten dute erregistroan. Etxebizitza eskatzaileek eskatu egiten badute, lau urtez lau urte berritzen da inskripzioa; inskripzioa berritzen ez bada, berriz, blokeatu egiten dira, eta berauek eskuratzeko mugak jartzen dira.

Espedientearen kudeaketaren eta informazio pertsonalaren kudeaketa eta tratamenduaren ondorioz aurkezten diren erreklamazioei dagozkien preskripzio aldietan eta zerga legedia edo aplikatu beharreko beste edozein araudi betetzeari dagozkionetan, datuak blokeatuta daude.
Eskubideak Zer eskubide ditu datuak ematen dizkigunak?
IRUNVI IRUNGO ETXEBIZITZARAKO ELKARTE PUBLIKOA NSA berari buruzko datu pertsonalak tratatzen ari den konfirma dakion.

Bere datu pertsonalak eskuratzeko eta datu okerrak zuzentzeko eta datuak ezabatzeko eskatzeko eskubidea; besteak beste, zertarako biltzen diren datuak, horretarako beharrezkoak ez direnean.

Zirkunstantzia jakin batzuetan, beren datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea –kasu horretan, erreklamazioak aurkezteko edo haien aurka babesteko bakarrik erabiliko ditugu–.

Tratamendua interes publikoen edo botere publikoen erabileran edo interes legitimoan oinarritzen denean, bere datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea –kasu horretan, datuak tratatzeari utziko diogu, salbu eta premiazko arrazoi legitimoak daudenean tartean edo erreklamaziorik aurkeztu edo erreklamazioen aurka babestu behar dugunean–.

Datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubidea, emandako datuak erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratuan eskuratzeko eta, horrela, berauek deskargatu edo antolakundetik beste entitate batera transmititu ahal izateko; betiere, datuen tratamendua pertsonaren baimenean edo kontratu batean oinarritzen bada eta tratamendua automatizatua bada.

Euren eskubideak erabiltzeko, interesdunek arduraduna identifikatzeko atalean aipatutako posta helbide edo helbide elektronikora idatzi behar dute –horretarako, gure pribatutasun atarian badugu eskaera formularioaren eredu bat–.

Interesdunek erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Bulegoaren aurrean, beren eskubideen erabilerak gogobetetzen ez dituenean bereziki, haren webgunean agertzen den posta helbide edo/eta helbide elektronikoan.Interesdunek uste badute beren eskubideak ez direla errespetatu behar bezala, datuak babesteko bulego eskudunaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea dute.
Segurtasuna Konfidentzialki tratatzen ditugu datuak, baimenik gabe alda, gal, trata edo eskuratu daitezen saihesteko egokiak diren segurtasun neurri tekniko eta antolaketa neurriak hartuta.