Datu pertsonalak babesteari buruzko informazio politika
SALAKETA KANALA
Arduraduna | Nor da datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna? IRUNVI IRUNGO ETXEBIZITZARAKO ELKARTE PUBLIKOA, Irungo Udalak etxebizitza gaietan dituen eskumenak kudeatzeko.
|
Helburua | Zertarako tratatzen ditugu datuak? Enpresa arloko legez kanpoko jarduketak eta jokaera txarrak kontrolatu eta detektatzeko eta, horrela, iruzurrari, ustelkeriari, jazarpenari eta beste egintza bidegabe batzuei aurrea hartzeko lanean sortzen den informazio pertsonala kudeatzeko. |
Legitimazioa | Zein da datuak tratatzeko legitimazioa? Legezko eginbeharren betetzea (Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) art.), Kode Penalaren 31 bis artikulua aplikatuz, zeinaren arabera antolaketa eta kudeaketa ereduek arrisku eta ez-betetze posibleen berri eman behar duten prebentzio neurri gisa. |
Hartzaileak | Nori jakinarazten dizkiogu datuak? Datu pertsonalak ez zaizkie lagatzen hirugarren pertsona edo erakundeei, salbu eta beharrezkoa bada legezko eginbeharrak betetzeko. |
Nazioarteko transferentziak | Datuak kudeatzeak ez dakar datuak nazioartean transferitzerik. |
Gordetzea | Zenbat denboran gordetzen ditugu datuak? Salatzen diren egitateei buruzko ikerketarik abiatzea komeni den erabakitzeko behar-beharrezkoa den bitartean bakarrik gorde behar da informazioa sisteman. Epea igarotakoan, datuak salaketa sistematik ezabatu behar dira, eta, dagokionean, abiatzen den ikerketa espedientean sartu; kasu horretan, salaketa kanalaz beste ingurune batean tratatzen dira, ikerketaren gaineko eskumena duen arloan. |
Eskubideak | Zer eskubide ditu datuak ematen dizkigunak? IRUNVI berari buruzko datu pertsonalak tratatzen ari den konfirma dakion Euren datu pertsonalak eskuratzeko eta datu okerrak zuzentzeko eta datuak ezabatzeko eskatzeko eskubidea; besteak beste, zertarako biltzen diren datuak, horretarako beharrezkoak ez direnean. Zirkunstantzia jakin batzuetan, beren datuen tratamenduaren aurka egiteko eta berau mugatzeko eskatzeko eskubidea –kasu horretan, erreklamazioak aurkezteko eta beste helburu batzuetarako bakarrik erabiliko ditugu–. Euren eskubideak erabiltzeko, interesdunek arduraduna identifikatzeko atalean aipatutako posta helbide edo helbide elektronikora idatzi behar dute –horretarako, gure pribatutasun atarian badugu eskaera formularioaren eredu bat–. Interesdunek erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Bulegoaren aurrean, beren eskubideen erabilerak gogobetetzen ez dituenean bereziki, haren webgunean agertzen den posta helbide edo/eta helbide elektronikoan. |
Segurtasuna | Konfidentzialki tratatzen ditugu datuak, baimenik gabe alda, gal, trata edo eskuratu daitezen saihesteko egokiak diren segurtasun neurri tekniko eta antolaketa neurriak hartuta. |