Datu pertsonalak babesteari buruzko informazio politika
ETXEBIZITZA ESKATZAILEAK
Arduraduna | Nor da datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna? IRUNVI IRUNGO ETXEBIZITZARAKO ELKARTE PUBLIKOA, Irungo Udalak (IFK: A20736773; helbide postala: Eliza 6 – 20304 Irun; helbide elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. etxebizitza gaietan dituen eskumenak kudeatzeko. |
Helburua | Zertarako tratatzen ditugu datuak? Saltzeko edo alokatzeko babes publikoko etxebizitzen eskatzaileak sustapenetan parte hartzeko erregistroan inskribatzea, inskripzioa aldatzea eta inskripzioari baja ematea kudeatzeko. |
Legitimazioa |
Zein da datuak tratatzeko legitimazioa?
|
Hartzaileak | Nori jakinarazten dizkiogu datuak? Datu pertsonalak etxebizitza gaietan eskumena duten beste erakunde eta administrazio publiko batzuei jakinaraz dakizkieke, haien aurrean ondorioak izan ditzaten. Era berean, arau edo hitzarmen bidez eskatzaileek egiten dituzten aukeren preziotik gorakoak izan ezin diren etxebizitzen sustapenetarako jakinaraz daitezke, baita legez ezarritako eginbeharrak betetzeko ere. |
Nazioarteko transferentziak | Datuak kudeatzeak ez dakar datuak nazioartean transferitzerik. |
Gordetzea |
Zenbat denboran gordetzen ditugu datuak? Zerbitzuaren kudeaketaren eta informazio pertsonalaren kudeaketa eta tratamenduaren ondorioz aurkezten diren erreklamazioei dagozkien preskripzio aldietan eta zerga legedia edo aplikatu beharreko beste edozein araudi betetzeari dagozkionetan, datuak blokeatuta daude. |
Eskubideak | Zer eskubide ditu datuak ematen dizkigunak? IRUNVI IRUNGO ETXEBIZITZARAKO ELKARTE PUBLIKOA NSA berari buruzko datu pertsonalak tratatzen ari den konfirma dakion Bere datu pertsonalak eskuratzeko eta datu okerrak zuzentzeko eta datuak ezabatzeko eskatzeko eskubidea; besteak beste, zertarako biltzen diren datuak, horretarako beharrezkoak ez direnean. Zirkunstantzia jakin batzuetan, beren datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea –kasu horretan, erreklamazioak aurkezteko edo haien aurka babesteko bakarrik erabiliko ditugu– Tratamendua interes publikoen edo botere publikoen erabileran edo interes legitimoan oinarritzen denean, bere datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea –kasu horretan, datuak tratatzeari utziko diogu, salbu eta premiazko arrazoi legitimoak daudenean tartean edo erreklamaziorik aurkeztu edo erreklamazioen aurka babestu behar dugunean– Beren eskubideak erabiltzeko, interesdunek arduraduna identifikatzeko atalean aipatutako posta helbide edo helbide elektronikora idatzi behar dute –horretarako, gure pribatutasun atarian badugu eskaera formularioaren eredu bat–. Interesdunek erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Bulegoaren aurrean, beren eskubideen erabilerak gogobetetzen ez dituenean bereziki, haren webgunean agertzen den posta helbide edo/eta helbide elektronikoan.Interesdunek uste badute beren eskubideak ez direla errespetatu behar bezala, datuak babesteko bulego eskudunaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea dute. |
Segurtasuna | Konfidentzialki tratatzen ditugu datuak, baimenik gabe alda, gal, trata edo eskuratu daitezen saihesteko egokiak diren segurtasun neurri tekniko eta antolaketa neurriak hartuta. |