Datu pertsonalak babesteari buruzko informazio politika
LANGILEEN HAUTAKETA

Arduraduna Nor da datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
IRUNVI IRUNGO ETXEBIZITZARAKO ELKARTE PUBLIKOA, Irungo Udalak etxebizitza gaietan dituen eskumenak kudeatzeko.
  • IFK: A20736773
  • Helbide postala: Eliza 6 - 20304 Irun (Gipuzkoa)
  • Helbide elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Helburua Zertarako tratatzen ditugu datuak?
Antolakundeko lanpostuak betetze aldera, historia profesional eta akademikoak kudeatzeko.
Legitimazioa Zein da datuak tratatzeko legitimazioa?
Baimena (Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) art.).
Hartzaileak Nori jakinarazten dizkiogu datuak?
Datu pertsonalak ez zaizkie lagatzen hirugarrenei, salbu eta beharrezkoa bada legezko eginbeharrak betetzeko.
Nazioarteko transferentziak Datuak kudeatzeak ez dakar datuak nazioartean transferitzerik.
Gordetzea Zenbat denboran gordetzen ditugu datuak?
Hautaketa prozesua tramitatu bitartean eta, gero, bi urtez gordetzen ditugu datu pertsonalak. Ondoren, blokeatu egiten dira, eta berauek eskuratzeko mugak jartzen dira.

Zerbitzuaren kudeaketaren eta informazio pertsonalaren kudeaketa eta tratamenduaren ondorioz aurkezten diren erreklamazioei dagozkien preskripzio aldietan eta aplikatu beharreko araudia betetzeari dagozkionetan, datuak blokeatuta daude.
Eskubideak Zer eskubide ditu datuak ematen dizkigunak?
IRUNVI IRUNGO ETXEBIZITZARAKO ELKARTE PUBLIKOA NSA berari buruzko datu pertsonalak tratatzen ari den konfirma dakion eta datuak tratatzeko emandako baimena balio gabe gera dadin, baimena baliogabetu aurreko tratamenduan eraginik izan gabe betiere.

Bere datu pertsonalak eskuratzeko eta datu okerrak zuzentzeko eta datuak ezabatzeko eskatzeko eskubidea; besteak beste, zertarako biltzen diren datuak, horretarako beharrezkoak ez direnean.

Zirkunstantzia jakin batzuetan, beren datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea –kasu horretan, erreklamazioak aurkezteko edo haien aurka babesteko bakarrik erabiliko ditugu–.

Tratamendua interes publikoen edo botere publikoen erabileran edo interes legitimoan oinarritzen denean, bere datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea –kasu horretan, datuak tratatzeari utziko diogu, salbu eta premiazko arrazoi legitimoak daudenean tartean edo erreklamaziorik aurkeztu edo erreklamazioen aurka babestu behar dugunean–.

Euren eskubideak erabiltzeko, interesdunek arduraduna identifikatzeko atalean aipatutako posta helbide edo helbide elektronikora idatzi behar dute –horretarako, gure pribatutasun atarian badugu eskaera formularioaren eredu bat–.

Interesdunek erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Bulegoaren aurrean, beren eskubideen erabilerak gogobetetzen ez dituenean bereziki, haren webgunean agertzen den posta helbide edo/eta helbide elektronikoan.Interesdunek uste badute beren eskubideak ez direla errespetatu behar bezala, datuak babesteko bulego eskudunaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea dute.
Segurtasuna Konfidentzialki tratatzen ditugu datuak, baimenik gabe alda, gal, trata edo eskuratu daitezen saihesteko egokiak diren segurtasun neurri tekniko eta antolaketa neurriak hartuta.