Etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboa
Erakundea: Eusko Jaurlaritza.
Ekainaren 18ko 3/2015 Legea onartuta, Eusko Jaurlaritzak etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea eta etxebizitza edo bizitoki bat legez okupatzeko eskubidea berrezartzen ditu, zenbait baldintza betez gero. Administrazio eskudunak eskubide hori aitortu behar du, interesdunak eskatu ondoren.
Gaztelagun programa. Etxebizitza alokatzeko laguntzak
Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Alokabide
18 urtetik 35era bitarteko gazteentzako laguntza bat da, diru-sarrera erregularrak eduki eta ohiko etxebizitzagatik alokairua ordaintzen ari direnentzat.
Epea etengabeko deialdia
Etxebizitzarako Prestazio Osagarria
Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Alokabide
Etxebizitzako prestazio osagarria (EPO) aldizkako prestazio ekonomiko bat da, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) osagarri gisa egituratua eta ohiko etxebizitzaren edo bizitokiaren alokairu-gastuak bere edozein modalitatetan (errentamendua, azpierrentamendua, baterako errentamendua, ostatua, gelen alokairua) estaltzeko sortua.
Epea: etengabeko deialdia
COVID-19a dela-eta etxebizitza librea alokatzeko laguntza
Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Alokabide
Pertsona fisikoei zuzendutako laguntza, banaka edo bizikidetza-unitate batean elkartuta, baldin eta COVID-19aren krisiak kaudimengabezia ekonomikoa sortu dielako etxebizitza libre baten alokairua ordaindu ezin badute.
Genero-indarkeriaren biktimak, ohiko etxebizitzatik kaleratu dituzten pertsonak, etxerik gabeko pertsonak eta udalaren oinarrizko gizarte-zerbitzuen iritziz bereziki zaurgarriak diren beste pertsona batzuk.