BOE etxebizitzen eskatzaileen erregistroa

Eskatutako gutxieneko baldintzak betetzen dituzten eskatzaileen eskaerak bakarrik onartuko dira. IRUNVIren datu-basean izena emanda egonez gero, eskatzaileak aukera izango du berak eskatutako aukerarekin (jabetzan edo azalera-eskubidean, alokairuan) bat datozen Irunvik kudeatutako etxebizitza babestuen esleipenetan sartzeko.


Etxebizitza-beharra


Bizilekua

  • Azken 20 urteetan gutxienez 10 urtez Irunen erroldatuta egon izana. Ez da beharrezkoa eskaera-egunean Irungo Biztanleen Udal Erroldan izena emanda egotea.
  • Irunen erroldatuta egotea
  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea.
  • Era berean, ez zaie eskatuko gutxieneko erroldatze-betekizuna bete dezaten genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumeei, Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuaren 2006ko urriaren 4ko Aginduan hala jasotzen denez. Agindu hori genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako etxebizitzaren alorreko ekintza positiboko neurriei buruzkoa da.
  • Honako hau izango da lehentasuna IRUNVIk egiten dituen esleipenetan:
    1. Lehenengo, azken 5 urteetan Irunen erroldatuta dauden pertsonak edo azken 20 urteetan gutxienez 10 urtez Irunen erroldatuta egon direnak.
    2. Bigarren, Irunen erroldatuta dauden pertsonak.
    3. Hirugarren, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden pertsonak.


Diru-sarrerak

Erosketa

  • Babes Ofizialeko Etxebizitza
    • Erregimen Soziala: 9.000 € - 25.000 €
    • Erregimen Orokorra: 12.000 € - 39.000 €
  • Udal Etxebizitza Tasatua
    • 15.000 € - 50.000 €

Alokairua

  • Babes Ofizialeko Etxebizitza
    • Erregimen Soziala: 3.000 € - 25.000 €
    • Erregimen Orokorra: 9.000 € - 39.000 €
  • Udal Etxebizitza Tasatua
    • 15.000 € - 50.000 €
  • Erabilera-lagapena eta zuzkidura-bizitokiak
    • 3.000 € - 39.000 €

 

  • Mugikortasun murriztu iraunkorra duten desgaituen eta desgaitu psikikoen kasuan, ez da gutxieneko diru-sarrerarik eskatuko, alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko, eta jabetza osoko erregimenean edo azalera-eskubidean eskuratzeko, berriz, nahikoa izango da 3.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea.
  • Era berean, genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatzen duten emakumeei ez zaie eskatuko gutxieneko diru-sarreren betekizuna betetzea, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2006ko urriaren 4ko Aginduak hala xedatzen duenez. Agindu hori genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako etxebizitzaren arloko ekintza positiboko neurriei buruzkoa da.
  • Diru-sarrerei dagokienez, kontuan hartzen dira:

Informazio gehiago gehieneko eta gutxieneko diru-sarreren arabera eskuratzeko erregimenari buruz.

IRUNVIn izena emateko eskaera

IRUNVIko datu-basean izena emateko aurkeztu beharreko ESKAERA-ereduari, jarraibideei eta dokumentazioari buruzko informazioa da.

Etxebizitza-eskatzaileen datu-basean izena eman ahal izateko, IRUNVIren bulegoan eskuratu daitezke eskaerak, betekizun orokorrak eta horiek betetzeko jarraibideak.

Hala ere, nahi baduzu, eskaera-eredua inprimatu, bete eta sinatu dezakezu, betetako frogagiriarekin batera. Ez ahaztu nola bete azaltzen duten jarraibideak irakurtzea.

Bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira eskaera eta beharrezko dokumentazioa gure egoitza elektronikoan, edo aurrez aurre, hitzordua eskatuta, sozietatearen bulegoetan.

Eskaera egiteko dokumentazioa

Identifikatzeko

  • Bizikidetza-unitateko 14 urtetik gorako kideen Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo egoiliar-txartelaren fotokopia.
  • Familia-liburuaren fotokopia,14 urtetik beherako seme-alabarik baldin badago.
  • Errolda-ziurtagiria, Euskal Autonomia Erkidegoan Irun ez beste udalerri batean erroldatuta daudenen kasuan.
  • Bananduta edo dibortziatuta egonez gero, hitzarmen arautzailea eta, harekin batera, epai judiziala.
  • Familia ugariaren kasuan, familia ugariaren liburuaren fotokopia.

Minusbaliotasuna egiaztatzeko

  • Dagokion erakundearen mugikortasun urriko minusbaliotasunaren izaera egiaztatzen duen ziurtagiriaren originala eta fotokopia; zehazki, "Garraio publiko kolektiboak erabiltzea eragozten duen mugitzeko zailtasunik dagoen erabakitzeko baremoa" zehaztuta.
  • Foru Aldundiak emandako desgaitasun psikikoaren izaera egiaztatzen duen ziurtagiriaren originala eta fotokopia, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 15. eta 16. kapituluen arabera.

Diru-sarrerak justifikatzeko

Gipuzkoan PFEZ aitortzera behartuta bazaude edo aitortu baduzu, EZ duzu dokumentaziorik aurkeztu beharko.

Honako kasu hauetan aurkeztu beharko duzu dokumentazioa:

  1. Kontribuzio gabeko prestazioak jasoz gero
    Horien ZIURTAGIRIA (2020. urtea)
  2. PFEZ aitortzeko betebeharrik ez badago:
    Lan-bizitzaren ZIURTAGIRIA, Gizarte Segurantzaren Lurralde Diruzaintzak emana.
    Podavines kalea 1-2. - Donostia
    T. 901 502 050
    www.seg-social.es

    Gipuzkoatik kanpo diru-sarrerarik jasotzen baduzu, honako hauek ere aurkeztu beharko dituzu:
    • Besteren konturako langilea izanez gero: Enpresak edo enplegatzaileak emandako agiria, jasotako diru-sarrera gordin guztiei buruzkoa (10-T. dokumentua, etab., enpresak behar bezala zigilatua eta sinatua) (2020. urtea).
    • Pentsiodunen edo beka, prestazioa edo subsidioa jasotzen dutenen kasuan (gizarte-ongizateko laguntzak barne): ekitaldi horri dagozkion horien ziurtagiria (2020. urtea).
  3. PFEZ aitortu beharra badago edo Gipuzkoatik kanpo deklaratu baduzu:
    • Ekitaldi horretako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan aurkeztutako errenta-aitorpenaren fotokopia (2020. urtea).

Hala ere, espedienteak behar bezala eguneratzeko beharrezkoa den dokumentazioa eskatu ahal izango du IRUNVIk.

 

Aldaketak eta bajak erregistroan

IRUNVIren etxebizitza-eskatzaileen datu-basean zure datuak aldatzeko (helbidea eta abar) edo baja emateko, eskabide hau bete behar duzu zure datuekin, zure eskaera zehaztu, sinatu (titular guztiek) eta IRUNVIn aurkeztu (Eliza karrika 6 - behea).

IRUNVI SEDE ELECTRONICA

Kontsultatu zure egoera erregistroan

IRUNVIk aukera jartzen dizu eskura BOE etxebizitzen datu-basean eta beste sustapenetan zein egoeratan zauden kontsultatzeko.

Kontsultatu zure egoera