Lekaenea

Sustapen honetan 40 apartamentu dira, bere trasteleku eta 25 garajerekin. Irungo “Lekaenea” eremuan dago, Lucas de Berroa kalearen eta Lekaenea kalearen artean.

  • 40 apartamentuetatik 10 Irungo Udalarenak dira, beren trastelekuak eta guzti, 2009ko martxoaren 12an IRUNVIrekin sinatutako hitzarmenaren bidez erosi ondoren. Alokairua da etxebizitza eskuratzeko erregimena.
  • 10 apartamentu horietatik, 5, beren trastelekuekin batera, erreserbatuta daude Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak esleitu ditzan, eta gainerako 5 apartamentuak, IRUNVIk esleitzen ditu, Alkatetzaren 2009ko apirilaren 8ko 878 zenbakiko ebazpenaren bidez onetsitako enkarguaren arabera.
  • Gainerako 30 apartamentuen hasierako lagapen-erregimena biztantzeko eskubidearena da, eta araubide horretan eskatzailerik ez badago soilik esleitu ahal izango dira erabilera-eskubidearen aldi baterako lagapenean (errentamendua). IRUNVIri dagokio apartamentu horiek esleitzea.