Datu pertsonalak babesteari buruzko informazio politika
KONTRATAZIOA
Arduraduna | Nor da datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna? IRUNVI IRUNGO ETXEBIZITZARAKO ELKARTE PUBLIKOA, Irungo Udalak etxebizitza gaietan dituen eskumenak kudeatzeko.
|
Helburua | Zertarako tratatzen ditugu datuak? IRUNVIk esleitzaile gisa abiarazten dituen kontratazio espedienteetan parte hartzeko kontratatzailearen profilean izena ematen duten enpresen ordezkarien zerrenda kudeatzeko. Enpresa lizitatzaileen proposamenek aipatzen dituzten langileen datuak kudeatzeko. |
Legitimazioa | Zein da datuak tratatzeko legitimazioa? Legezko eginbeharren betetzea (Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) art.) Araudia
|
Hartzaileak | Nori jakinarazten dizkiogu datuak? Datu pertsonalak ez zaizkie lagatzen hirugarrenei, salbu eta beharrezkoa bada legezko eginbeharrak betetzeko.. |
Nazioarteko transferentziak | Datuak kudeatzeak ez dakar datuak nazioartean transferitzerik. |
Gordetzea | Zenbat denboran gordetzen ditugu datuak? Lizitazio eta kontratazio espedienteen barruko datu pertsonalak esleipen prozesua eta haren ondoriozko jarduketak bukatu bitartean gordetzen dira. Ondoren, blokeatu egiten dira, eta berauek eskuratzeko mugak jartzen dira. Zerbitzuaren kudeaketaren eta informazio pertsonalaren kudeaketa eta tratamenduaren ondorioz aurkezten diren erreklamazioei dagozkien preskripzio aldietan eta zerga legedia edo aplikatu beharreko beste edozein araudi betetzeari dagozkionetan, datuak blokeatuta daude. |
Eskubideak | Zer eskubide ditu datuak ematen dizkigunak? IRUNVI IRUNGO ETXEBIZITZARAKO ELKARTE PUBLIKOA NSA berari buruzko datu pertsonalak tratatzen ari den konfirma dakion. Bere datu pertsonalak eskuratzeko eta datu okerrak zuzentzeko eta datuak ezabatzeko eskatzeko eskubidea; besteak beste, zertarako biltzen diren datuak, horretarako beharrezkoak ez direnean. Zirkunstantzia jakin batzuetan, beren datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea –kasu horretan, erreklamazioak aurkezteko edo haien aurka babesteko bakarrik erabiliko ditugu–. Tratamendua interes publikoen edo botere publikoen erabileran edo interes legitimoan oinarritzen denean, bere datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea –kasu horretan, datuak tratatzeari utziko diogu, salbu eta premiazko arrazoi legitimoak daudenean tartean edo erreklamaziorik aurkeztu edo erreklamazioen aurka babestu behar dugunean–. Datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubidea, emandako datuak erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratuan eskuratzeko eta, horrela, berauek deskargatu edo antolakundetik beste entitate batera transmititu ahal izateko; betiere, datuen tratamendua pertsonaren baimenean edo kontratu batean oinarritzen bada eta tratamendua automatizatua bada. Euren eskubideak erabiltzeko, interesdunek arduraduna identifikatzeko atalean aipatutako posta helbide edo helbide elektronikora idatzi behar dute –horretarako, gure pribatutasun atarian badugu eskaera formularioaren eredu bat–. Interesdunek erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Bulegoaren aurrean, beren eskubideen erabilerak gogobetetzen ez dituenean bereziki, haren webgunean agertzen den posta helbide edo/eta helbide elektronikoan. Interesdunek uste badute beren eskubideak ez direla errespetatu behar bezala, datuak babesteko bulego eskudunaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea dute. |
Segurtasuna | Konfidentzialki tratatzen ditugu datuak, baimenik gabe alda, gal, trata edo eskuratu daitezen saihesteko egokiak diren segurtasun neurri tekniko eta antolaketa neurriak hartuta. |