Zer da EIT
Ikuskapen bisual bat oinarri hartuta teknikari fakultatiboak egindako txosten eta irizpen bat da. Bertan, eraikinen kontserbazio-egoera adierazten da, eta helburua du eraikinak segurtasun- eta osasungarritasun- baldintzetan eta apaindura publikoko baldintzetan mantendu daitezen zaintzea horretarako kontserbatzeko edo birgaitzeko behar diren lanak eta obrak bermatuz eta une oro mantenduz bizigarritasunerako edo benetako erabilerarako eskatzen diren baldintzak, eta, halaber, informazioa emanez bai oinarrizko irisgarritasun-baldintzei dagokienez bai eraikinaren eraginkortasun energetikoaren egoerari dagokionez bai haiek hobetzeko aukerari dagokionez.
Informazio gehiago EUSKOREGITE helbidean.
Prozesua
- Jabetzak EIT egiteko gaitutako pertsona bat kontratatu beharko du.
- Kontratatutako teknikariak EITren txostena egin eta sinatu egingo du, Euskoregite web plataformaren bidez.
- Jabeak HASH kodea duen frogagiria deskargatu beharko du, Euskoregite web plataformaren bidez. Frogagiri hori IRUNVIn aurkeztu beharko du, egoitza elektronikoaren bidez.
- EITn gauzatu beharreko jarduketak jasotzen badira, jarduketa horiek bertan ezarritako moduan eta epeetan egin beharko ditu jabetzak, eta obrak egin ondoren, teknikariak dagokion zuzenketa-ziurtagiria egin eta sinatuko du, Euskoregite web plataformaren bidez.
- Jabeak zuzenketa-ziurtagiriaren HASH kodearekin deskargatu beharko du frogagiria, Euskoregite web plataformaren bidez. Frogagiri hori IRUNVIn aurkeztu beharko du, egoitza elektronikoaren bidez edo aurretiko hitzordua eskatuz.
HASH kodea duten frogagiriak eta beste dokumentazio bat aurkezteko lekua
- UNITATE IZAPIDEGILEA:
Etxebizitza-Hirigintza eta garapen Arloa - EBAZPEN-ORGANOA:
Hirigintza eta etxebizitzako zinegotzi-ordezkaria - IZAPIDETZEKO EPEA:
Berehalakoa - TASAK:
Doakoa da EIT edo akatsen zuzenketa-ziurtagiria IRUNVIn aurkezteko izapidea - KONTSULTAK ETA ARGIBIDEAK:
IRUNVI