Datu pertsonalak babesteari buruzko informazio politika
BIRGAIKUNTZARAKO LAGUNTZA ETA DIRULAGUNTZAK

Arduraduna Nor da datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
IRUNVI IRUNGO ETXEBIZITZARAKO ELKARTE PUBLIKOA, Irungo Udalak etxebizitza gaietan dituen eskumenak kudeatzeko.
  • IFK: A20736773
  • Helbide postala: Eliza 6 - 20304 Irun (Gipuzkoa)
  • Helbide elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Helburua Zertarako tratatzen ditugu datuak?
Irungo Alde Zaharreko etxebizitzak birgaitzeko laguntzak emateko prozedurak kudeatzeko.
Legitimazioa Zein da datuak tratatzeko legitimazioa?
Botere publikoaren erabilera (Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) art.)

Araudia:
  • 317/2002 Dekretua, abenduaren 30ekoa, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoa.
  • 317/2002 Dekretua, abenduaren 30ekoa, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoa.
  • Agindua, 2006ko abenduaren 29koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza birgaitzeko finantza neurriei buruzkoa, 2007ko martxoaren 8ko Aginduak zuzenduta.
  • Alde Zaharraren Birgaitze Integratuko Plan Berezia –2009ko ekainaren 19an onartu zuen Irungo Udalak.
  • AGINDUA, 2007ko maiatzaren 2koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Birgaitze Integratuko Areetan edo Bizitegi Area Degradatuetan ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko dirulaguntzak ematea arautzen duena.
Hartzaileak Nori jakinarazten dizkiogu datuak?
Datu pertsonalak ez zaizkie lagatzen hirugarrenei, salbu eta beharrezkoa bada legezko eginbeharrak betetzeko.
Nazioarteko transferentziak Datuak kudeatzeak ez dakar datuak nazioartean transferitzerik.
Gordetzea Zenbat denboran gordetzen ditugu datuak?
Espedientea bukatu eta bi urtez gordetzen ditugu datu pertsonalak. Ondoren, blokeatu egiten dira, eta berauek eskuratzeko mugak jartzen dira.

Espedientearen kudeaketaren eta informazio pertsonalaren kudeaketa eta tratamenduaren ondorioz aurkezten diren erreklamazioei dagozkien preskripzio aldietan eta zerga legedia edo aplikatu beharreko beste edozein araudi betetzeari dagozkionetan, datuak blokeatuta daude.
Eskubideak Zer eskubide ditu datuak ematen dizkigunak?
IRUNVI IRUNGO ETXEBIZITZARAKO ELKARTE PUBLIKOA NSA berari buruzko datu pertsonalak tratatzen ari den konfirma dakion.

Bere datu pertsonalak eskuratzeko eta datu okerrak zuzentzeko eta datuak ezabatzeko eskatzeko eskubidea; besteak beste, zertarako biltzen diren datuak, horretarako beharrezkoak ez direnean.

Zirkunstantzia jakin batzuetan, beren datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea –kasu horretan, erreklamazioak aurkezteko edo haien aurka babesteko bakarrik erabiliko ditugu.

Tratamendua interes publikoen edo botere publikoen erabileran edo interes legitimoan oinarritzen denean, bere datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea –kasu horretan, datuak tratatzeari utziko diogu, salbu eta premiazko arrazoi legitimoak daudenean tartean edo erreklamaziorik aurkeztu edo erreklamazioen aurka babestu behar dugunean.

Datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubidea, emandako datuak erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratuan eskuratzeko eta, horrela, berauek deskargatu edo antolakundetik beste entitate batera transmititu ahal izateko; betiere, datuen tratamendua pertsonaren baimenean edo kontratu batean oinarritzen bada eta tratamendua automatizatua bada.

Euren eskubideak erabiltzeko, interesdunek arduraduna identifikatzeko atalean aipatutako posta helbide edo helbide elektronikora idatzi behar dute –horretarako, gure pribatutasun atarian badugu eskaera formularioaren eredu bat.

Interesdunek erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Bulegoaren aurrean, beren eskubideen erabilerak gogobetetzen ez dituenean bereziki, haren webgunean agertzen den posta helbide edo/eta helbide elektronikoan.Interesdunek uste badute beren eskubideak ez direla errespetatu behar bezala, datuak babesteko bulego eskudunaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea dute.
Segurtasuna Konfidentzialki tratatzen ditugu datuak, baimenik gabe alda, gal, trata edo eskuratu daitezen saihesteko egokiak diren segurtasun neurri tekniko eta antolaketa neurriak hartuta.