IRUNVIK arrisku penalak prebenitzeko programa bat diseinatu eta abiarazi du, arauak betetzearen aldeko kultura instituzional eta korporatibo bat sustatzeko (Corporate Compliance). Horrela, IRUNVIren jarduera garatzean kudeaketa antolatua eta arduratsua izatea lortu nahi da, eta zintzotasun, zuzentasun, gardentasun eta arau eta estandar etikoen errespetuaren aldeko kultura bat bultzatu.
IRUNVIk IRUNGO ETXEBIZITZARAKO ELKARTEA SAUrentzako iruzurraren aurkako neurrien plan propioa du, «Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren eta IRUNVI IRUNGO ETXEBIZITZARAKO ELKARTE PUBLIKOA SAUren arteko hitzarmenaren» esparruan. Hitzarmen horren xedea zen Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko egoitzak birgaitzeko alorrean entitate laguntzaileen laguntza-programak eta -bulegoak birgaitzeko funtzioak garatzea Europar Batasuneko Next Generation-EUk finantzatuta, eta urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuak araututa dago (3, 4 eta 5 programak). Plan horrek bermatuko du Europar Batasuneko Next Generation-EU funtsak banatzean aplikatu beharreko arauak errespetatzen direla, batik bat iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitu, hauteman eta zuzentzeari dagokionez.
Horrez gain, IRUNVIk argi utzi nahi du guztiz arbuiatzen duela edozein jarrera irregular erakundearen jarduerak egitean, batik bat beren nolakotasunagatik delitu izan daitezkeen jarduerei dagokienez. Horiek prebenitzea da, hain zuzen, programaren helburu nagusia.
Programa horrek zenbait dokumentu ditu: IRUNVIren Corporate Compliance esparrua osatzen dutenak eta iruzurraren kontrako neurrien plan propioa:
- Iruzurraren kontrako plana onesteko IRUNVIko kontseiluaren erabakiaren ziurtagiria - PDF
- Iruzurraren aurkako neurrien plana - PDF
- Kode etikoa - PDF
- Documento de Prevención, Detección y Gestión del posible Conflicto de Interés - PDF
Iruzurraren aurkako adierazpen instituzionala
Salaketa Kanala
IRUNVIk salaketa-kanal bat jartzen du sozietateko langile guztien eta IRUNVIrekin lotura duten hirugarrenen esku. Horrela, delitu posibleen edota jarrera irregularren berri eman dezakete, horiek egiten ari direlako susmoa badute: