Gaur egun indarrean dagoen araudiarekin, honela dago egoera:
- Eskatzaileak zein harekin dagoenak 60 urte beteak eduki behar dituzte.
- Bizikidetza-unitateak gehienez ere 2 pertsonakoa izan behar du.
Ondorio hauetarako, bizikidetza-unitatetzat hartzen da ezkontzaren bidez edo ezkontzaren antzekoa den beste harreman mota batez lotuta dauden eta etxe berean bizi diren edo biziko diren bi pertsonen elkarketa. Bizikidetza-unitatetzat hartzen da adopzio edo odol-ahaidetasun bidezko lotura ere hirugarren mailara arte eta ezkontza-ahaidetasuna bigarren mailara arte. Aitzitik, ez da bizikidetza-unitatetzat jotzen bizikidetza hori adiskidetasunagatik edo komenientziagatik gertatzen denean.
Eskaera bakarra onartuko da pertsona edo bizikidetza-unitate bakoitzeko, eta pertsona berak ezin izango da izan bi bizikidetza-unitateko edo gehiagoko partaide. Erregistroan eskatzaile gisa edo bizikidetza-unitateko kide gisa inskribatutako pertsona batek gerora beste bizikidetza-unitate batean inskribatu nahi badu, aurkeztutako azken eskaeraren arabera geratuko da inskribatuta erregistroan. - Erroldatzea:
- Irunen erroldatuta egotea.
- Azken 20 urteetan gutxienez 10 urtez Irunen erroldatuta egon izana. Ez da beharrezkoa eskaera-egunean Irungo Biztanleen Udal Erroldan izena emanda egotea.
- Jaiotzez Irungoa izatea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea.
- Pertsona autonomoak izatea, hau da, independenteak izatea eguneroko bizimoduko oinarrizko jarduerak egiteko.
- Bizikidetza larriki nahastu ahal duten jokabide-arazorik ez edukitzea.
- Osasun-erakundeetan etengabeko asistentziarik eta osasun publikoko neurririk behar ez duen osasun-egoera izatea.