APARTAMENTUAK ESLEITZEKO MODUA

BIZTANTZE-ESKUBIDEAREN ERREGIMENEAN

1. LEHENTASUNA

  1. Gutxienez azken 5 urteetan hirian erroldatua egotea, edo azken 20 urteetan gutxienez 10 urte Irunen erroldatuta egon izana. Ez da beharrezkoa eskaera egiten den unean Irungo Biztanleen Udal Erroldan izena emana egotea edo jaiotzez Irungoa izatea.
  2. Erosketa-erregimen orokorreko babes publikoko etxebizitzetarako ezarritako gehieneko muga gainditzen ez duten diru-sarrera haztatuak edukitzea.
  3. Ondasunak ezingo dira izan 180.000 €-tik gorakoak biztantze-eskubiderako.
  4. Etxebizitzaren jabetza kontuan hartuta, honako hauek dira lehentasun-mailak:
    • 1.1. Lehentasuna:
      Jabetzan, jabetza soilean, azalera-eskubidean edo gozamenean etxebizitzarik ez duten eskatzaileak.

    • 1.2. Lehentasuna:
      Jabetzan, jabetza soilean, azalera-eskubidean edo gozamenean etxebizitza Irunen soilik duten eskatzaileak, eta etxebizitza horrek igogailurik ez duenean edo 7 eskailera-maila baino gehiago dituenean sarreratik etxebizitzara iristeko.

    • 1.3. Lehentasuna:
      Jabetzan, jabetza soilean, azalera-eskubidean edo gozamenean etxebizitza duten eta aurreko taldean sartzen ez diren eskatzaileak.

 

2. LEHENTASUNA

  • Irunen erroldatuta egotea edo jaiotzez Irungoa izatea.
  • Erosketa-erregimen orokorreko babes publikoko etxebizitzetarako ezarritako gehieneko muga gainditzen ez duten diru-sarrera haztatuak edukitzea.
  • Ondasunak ezingo dira izan 180.000 €-tik gorakoak biztantze-eskubiderako.
  • Etxebizitzaren jabetza kontuan hartuta, honako hauek dira lehentasun-mailak:
    • 2.1. Lehentasuna:
      Jabetzan, jabetza soilean, azalera-eskubidean edo gozamenean etxebizitzarik ez duten eskatzaileak.
    • 2.2. Lehentasuna:
      Jabetzan, jabetza soilean, azalera-eskubidean edo gozamenean etxebizitza Irunen soilik duten eskatzaileak, eta etxebizitza horrek igogailurik ez duenean edo 7 eskailera-maila baino gehiago dituenean sarreratik etxebizitzara iristeko.
    • 2.3. Lehentasuna:
      Jabetzan, jabetza soilean, azalera-eskubidean edo gozamenean etxebizitza duten eta aurreko taldean sartzen ez diren eskatzaileak.

 

3. LEHENTASUNA

  • Azken 20 urteetan gutxienez 10 urtetan erroldatuta egon izana, Irunen erroldatuta egotea edo Irungoa izatea jaiotzez.
  • Diru-sarreren mugarik gabe.
  • Ondasunen mugarik gabe
  • Etxebizitzaren jabetza kontuan hartuta, honako hauek dira lehentasun-mailak:
    • 3.1. Lehentasuna:
      Jabetzan, jabetza soilean, azalera-eskubidean edo gozamenean etxebizitzarik ez duten eskatzaileak.
    • 3.2. Lehentasuna:
      Solicitantes que posean únicamente vivienda en Irun en propiedad, nuda propiedad, derecho de superficie o usufructo, que no disponga de ascensor o tenga más de 7 escalones para llegar a la vivienda.
    • 3.3. Lehentasuna:
      Jabetzan, jabetza soilean, azalera-eskubidean edo gozamenean etxebizitza duten eta aurreko taldean sartzen ez diren eskatzaileak.

 

4. LEHENTASUNA

  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea.
  • Diru-sarreren mugarik gabe.
  • Ondasunen mugarik gabe.
  • Mugarik gabe etxebizitzaren titulartasun betekizunari dagokionez.

Ondorio horietarako, esleipendun berria izendatzeko, kupoak lehenetsi beharko dira, eta hutsa gertatzen den eguna –Irunviri froga bidez jakinarazi beharko zaio hori– hartuko da esleipendun berria izendatzeko baliozko datatzat.

ERABILERA ESKUBIDEAREN / ALOKAIRUAREN ERREGIMENEAN

  • Lehenik eta behin, itxarote-zerrenda agortu behar da, gaur egun "Irungo Udaleko Adineko Autonomoentzako Apartamentuen Eskatzaileen Erregistroaren Funtzionamendu Oinarriak" eta "Lekaenean adineko autonomoentzako apartamentuak esleitzeko prozesu eta baldintza espezifikoak" direlakoen babesean sortutakoak, betiere inskribatutakoek oinarri hauetan onetsita sarbide-baldintza berriak betetzen badituzte.
  • Aurreko zerrenda agortutakoan, IRUNVIko Administrazio Kontseiluak deialdi bat onetsiko du, hutsik dauden apartamentuak esleitzeko IRUNVIren BOE etxebizitzen Erregistroan alokairu erregimenean inskribatuta dauden eta oinarri hauetan eskatzen diren betekizun orokorrak betetzen dituzten eskatzaileen artean. Era berean, izena emateko epe bat emango die horietan inskribatu nahi duten eskatzaile berriei.