BIZTANTZE-ESKUBIDEAREN ERREGIMENEAN
Erregistroan sartzeko, izen-emateko eskaera egin beharko da, IRUNVIk emango duen ESKAERA ereduaren arabera.
Eskaera egiterakoan aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Bizikidetza-unitateko kideen Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo egoiliar-txartelaren fotokopia.
- Etxebizitza baten jabe izanez gero: Azken urteko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) fotokopia.
- Diru-sarrerak justifikatzeko, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute eskatzaileek:
- PFEZaren aitorpena nahitaez edo borondatez egin bada:
- Erregistroan inskribatzeko eskaera aurkezten den unean mugaeguneratutako azken ekitaldiari dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan aurkeztutako aitorpenaren edo aitorpenen fotokopia(k). (2021. urtea)
- Kontribuziorik gabeko prestazioak jasoz gero, haien ziurtagiriaren fotokopia.
- PFEZ aitorpena egin beharrik ez badago, honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Lan-bizitzaren ziurtagiriaren fotokopia, Gizarte Segurantzaren Lurralde Diruzaintzak emana.
- Pentsiodunen edo beka, prestazioa edo subsidioa jasotzen dutenen kasuan (gizarte ongizateko laguntzak barne): Ekitaldi horri dagozkion haien ziurtagiriaren fotokopia.
- Besteren konturako langilea izanez gero: Ekitaldi horretako kontzeptu guztiengatik jasotako diru-sarrera gordin guztiei buruz enpresak edo enplegatzaileak emandako agiriaren (10-T. dokumentua, etab., enpresak behar bezala zigilatua eta sinatua) fotokopia.
- PFEZaren aitorpena nahitaez edo borondatez egin bada:
ERABILERA ESKUBIDEAREN / ALOKAIRUAREN ERREGIMENEAN
Irunvik esleitu beharreko apartamentuak aldi baterako erabiltzeko eskubidearen lagapen-erregimenean Erregistroan sartzeko, IRUNVIren Babes Publikoko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairuan inskribatzeko eskatu beharko da, eta erregistro horretan inskribatzeko eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da.