Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko abenduaren 12ko Aginduak aldatutako eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 147/2023 Dekretuak aldatutako 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 9. artikuluan etxebizitza-premiaren baldintzaren salbuespenezko kasuak aipatzen dira.

  1. Bizitegi-sistema babestura jo ahal izango du Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza baten jabe, jabe soil, azalera-eskubidearen edo gozamen-eskubidearen titularrak, edo bizikidetza-unitate bateko kide denak, baldin eta bertako pertsonaren bat Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean badago eta egoera hauetakoren batean badago:
    • Ez ditu betetzen Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen dituen ekainaren 28ko 80/2022 Dekretuan ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak, betiere bizigarritasun-gabeziak konpontzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez bada.
    • Bizikidetza-unitatea osatzen duen pertsona bakoitzeko 15 metro koadrotik beherako azalera erabilgarria izatea. Ondorio horietarako, bizikidetza-unitatea honako hauek osatzen dutela joko da: etxebizitza jabetzan, azalera-eskubidean edo alokairuan eskuratuko duenak, haren ondorengoek eta haren tutoretzapeko pertsonek, gutxienez urtebete lehenagotik beren etxebizitzan erroldatutako aurrekoekin batera.
    • Banantze, dibortzio edo izatezko bikotea azkentzeko prozesu baten ondoren, erabilera esklusiboa beste ezkontideari edo bikotekideari esleitzea epai judizial irmo bidez, epai irmo bidez onartutako hitzarmen arauemaile bidez edo eskritura publiko bidez, banaketa edo dibortzio notarialaren kasuan..
  2. Bizitegi-sistema babestura jo ahal izango dute, halaber, 65 urtetik gorakoek edo mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonek edo mugikortasun urri iraunkorra duen seme edo alaba batekin bizi direnek, baldin eta etxebizitza baten jabeak, jabe soilak, azalera-eskubidearen edo gozamenaren titularrak badira, edo bizikidetza-unitate bateko kideren bat titular horietako bat bada, eta etxebizitza horrek ez baditu betetzen irisgarritasunari buruzko arauak (hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko 204. zk. 2023ko urriaren 25a, asteazkena EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2023/4855 (27/26) sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan jasotzen dira) edo etxebizitza hori aipatutako arauak betetzen ez dituen eraikin batean badago..
  3. Era berean, bizitegi-sistema babestura jo ahal izango dute etxebizitza baten edo gehiagoren gehienez ere % 50ean jabe, jabe soil, azalera-eskubidearen edo gozamenaren titular direnek, edo bizikidetza-unitate bateko kideek, horietako bat haietako bat bada, baldin eta etxebizitzok jaraunspen, legatu edo dohaintza bidez eskuratu badira, partaidetza guztien merkatu-balio osoa 75.000 eurotik gorakoa ez bada, eta etxebizitza horietako ezein ohiko bizilekua ez bada.
  4. Ezin izango dute bizitegi-sistema babestura jo etxebizitza baten baino gehiagoren jabe, jabe soil, azalera-eskubidearen edo gozamenaren titular direnek, ezta bizikidetza-unitate bateko kideek ere, horietako bat haietako bat bada, nahiz eta horiek guztiak artikulu honetako 1. eta 2. apartatuetan adierazitako egoeraren batean egon.
  5. Aitzitik, bizitegi-sistema babestura jo ahal izango dute 1. apartatuan edo 2. apartatuan adierazitako egoeraren batean dagoen etxebizitza baten eta 3. apartatuan adierazitako egoeran dagoen beste etxebizitza baten edo batzuen jabe, jabe soil, azalera-eskubidearen edo gozamenaren titular edo bizikidetza-unitate bateko kide direnek»..

 

Itzuli