Diru-sarreren jatorria
Gutxieneko eta/edo gehienezko diru-sarreren baldintza betetzat jotzeko diru-sarreren % 90 lan-etekinetatik eta/edo jarduera ekonomiko, profesional eta artistikoetatik etorritako diru-sarrera izatea eskatuko da.
Alokairuko erregimeneko etxebizitza babestu bat eskuratzen duten pentsiodunei ez zaie baldintza hau betetzea eskatuko.
Herri Administrazioen gizarteratze-politiketatik etorritako errenten kasuan, alokairuetan soilik zenbatuko dira
Kontuan hartu beharreko diru-sarrerak
- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena Euskal Autonomia Erkidegoan egin behar duten pertsonentzat, eta, egin behar izan gabe ere, egin dutenentzat, honakoak hartuko dira kontuan: dagokion Zergaren gaineko aitorpenaren zerga-oinarria, aurrezki-oinarria eta oinarri orokorra, lan-etekinei aplikatutako hobariak, eta, hala badagokio, egon litezkeen zergarik gabeko errentak, hurrengo paragrafoan ezarritakoaren arabera.
- Euskal Autonomia Erkidegoan errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztu behar ez duten pertsonen kasuan, honako diru-sarrerak hartuko dira kontuan:
- Lan-etekinei eta langabezia-prestazioei dagokienez, kontzeptu guztietan egiaztatutako diru-sarrera gordinen % 95.
- Pentsioei eta langabezia-sorospenei eta halaber zergarik gabeko dietei dagokienez, kontzeptu guztietan egiaztatutako diru-sarrera gordinen % 100.
- Banandutako, dibortziatutako eta alargundutako pertsonen diru-sarrerak zehazteko orduan, edota izatezko bikoteetako kideenak, haietako bat hil edo bikotea desegin bada, egiaztatu beharreko diru-sarrerak matrimonioa edo izatezko bikotea indarrean zegoen aldi bati dagozkionean, honako irizpide hauek jarraituko dira:
- Erregimen ekonomikoa ondasun-banaketakoa baldin bada, eskatzailearengandik datozen diru-sarrerak bakarrik hartuko dira kontuan.
- Gainerakoetan, senar-emazteen edo izatezko bikotearen diru-sarreren % 50 bakarrik hartuko da kontuan.
- Era berean, pentsio osagarriak diru-sarrera gisa hartuko dira kontuan hura ordaindu behar duen ezkontide ohiaren diru-sarreren minorazio gisa jasotzen duen ezkontide ohiaren diru-sarrera gisa, baldin eta pentsio osagarria ordaindu behar duen ezkontide ohiak agirien bidez egiaztatzen badu benetan ordaindu duela.
Diru-sarreren haztapena
Aurreko puntuak aipagai duen diru-sarreren haztapena formula honen arabera egingo da:
IP = IC x N x A
Hauek dira:
A | N | IC | IP |
---|---|---|---|
Haztapen-koefizientea, diru-sarreren % 20 gutxienez irabazten duten bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren arabera. | Haztapen-koefizientea, bizikidetza-unitateko kide-kopuruaren arabera. | Diru-sarrera konputagarriak, 1. puntuan ezarritakoaren arabera. | Diru-sarrera haztatuen zenbatekoa. |
A haztapen-koefizienteak, urteko diru-sarrera haztatuak zehazteko aplika daitezkeenak, honako hauek izango dira: Hartzaile bakarra 1,00 |
N haztapen-koefizienteak, urteko diru-sarrera haztatuak zehazteko aplika daitezkeenak, honako hauek izango dira: Kide bat 1,00 |
Adibidea
Senar-emazteak 5 urteko haurrarekin.
Bikotearen diru-sarrerak honako hauek dira: exkontideetako batek 12.000 euro irabazten ditu eta besteak 9.000 euro.
IC | A | N | IP |
---|---|---|---|
21.000 (12.000 + 9.000) |
0,90 | 0,90 | 17.010 |
Gutxieneko diru-sarreretarako
Diru-sarreren haztapenak ez du ekarriko, inola ere, aipatutako haztapen horren ondorioz Dekretu honen 19. artikuluan aurreikusitako gutxieneko diru-sarreretara iristen ez diren hartzaileak baztertzea.