Zeintzuk osatzen dute bizikidetza unitatea?
Zuk eskatzen duzun etxebizitzan biziko diren pertsonak dira, kontuan izan gabe gaur egun zein pertsonarekin bizi zaren.
Eskatzaileaz eta haren ezkontide edo bikotekideaz gainera, etxebizitzaren titularrak haietako zein izango diren zehazteko orduan, kontuan izan ezazu:
- Matrimonio bidez elkartuta edo Elkarketa Zibilen Erregistroan inskribatuta dauden pertsonek babes ofizialeko etxebizitza eskuratzekotan, titulartasunak partekatua izan beharko du. Etxebizitza erostekotan, bion partaidetza-ehunekoa berbera izango da, non eta matrimonioaren edo izatezko bikotearen erregimen ekonomikoa ondasunen banaketa-erregimena ez den. Kasu horretan, kide bakoitzak etxebizitzaren titulartasunean duen partaidetza-ehunekoa desberdina izan daiteke.
- Babes publikoko etxebizitza bat erosten duen bizikidetza-unitateko adin nagusiko gainerako kide guztiek haren titularrak izan beharko dute, partaidetza berberarekin, odol bidezko zuzeneko ahaideak direnean izan ezik.