Etxebizitza esleituta duten behin-behineko hautatuak izatera igarotzen diren itxaron-zerrendako eskaeren zerrenda

Behin-behineko hautatuen zerrenda, behin betiko hautatuak izatea lortu ez dutenak.


21.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten 36 urtetik beherako azpikupoko behin-behineko hautatuen zerrenda zuzentzea

IRUNVIko Administrazio Kontseiluak, 2023ko azaroaren 8an bildurik, "21.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten 36 urtetik beherako" azpikupoko behin-behineko hautatuen zerrenda zuzentzea onetsi zuen, Irungo "Alarde" sustapeneko alokairuko babes ofizialeko 52 etxebizitza esleitzeko prozeduraren barruan, 2023ko apirilaren 17ko EHAAn argitaratutako deialdiarekin eta oinarriekin bat etorriz.

36 urtetik beherako eta 21.000 eurotik beherako diru-sarreren azpikupoaren itxaron-zerrendaren zuzenketa

IRUNVIko Administrazio Kontseiluak, 2023ko azaroaren 8an bildurik, "21.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten 36 urtetik beherakoen" azpikupoko itxarote-zerrenda onetsi du, eskatzaileen posizioak berriro zenbakituta. Horretarako, aurretik, behin-behineko esleipendun hautatuaren izaera lortu duten eskatzaileak atera dira, eta berresleitu behar diren espedienteak egiaztatu den puntuazioaren arabera legokiekeen posiziora sartu dira.

IRUNVIko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren ziurtagiria.


Behin betiko zerrendak

IRUNVIko Administrazio Kontseiluak, 2023ko uztailaren 27an egindako bileran, txostena onartu du epe barruan aurkeztutako alegazioei buruzkoa, prozeduran baztertutakoen eta onartutakoen behin betiko zerrendak, behin-behineko hautatuen zerrendak eta kupoen eta azpikupoen araberako itxaron-zerrendak:

Alegazioen txostena

Prozeduran onartutako eta baztertutako parte-hartzaileen behin betiko zerrenda

Kupo eta azpikupo bakoitzean onartutako parte-hartzaileen behin betiko zerrenda

Kupo eta azpikupo bakoitzeko behin-behineko hautatuen zerrenda

Itxaron-zerrendak kupo eta azpikupo bakoitzeano


Behin-behineko zerrendak

2023ko ekainaren 15ean egindako bileran, IRUNVIko Administrazio Kontseiluak prozeduran parte hartzeko baztertutakoen behin-behineko zerrenda eta parte hartzeko onartutakoena onartu zituen, kupoen eta azpikupoen arabera:

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Kupo eta azpikupo bakoitzean onartutako parte-hartzaileen behin-behineko zerrenda

Kupo bakoitzari kupoak eta etxebizitzak berresleitzea

 

Erreklamazioa aurkeztu ahalko da IRUNVIko Administrazio Kontseiluaren aurrean, zerrendak onartu diren iragarkia EHAAn argitaratu eta hamabost egunean.

  • Iragarkia: 2023ko ekainaren 22ko EHAA, 118. zk. Ikus iragarkia
    Erreklamazioak aurkezteko azken eguna: 2023ko uztailaren 14a.

Honela aurkeztu ahalko da:

  • Bitarteko elektronikoen bidez, Irungo Udalaren / IRUNVIren egoitza elektronikoan
  • Aurrez aurre, IRUNVIren bulegoetan

Deialdia eta oinarriak


Alarde - B partzela

Alokairu-erregimeneko 42 BPE Alarde eremuan, gero Elizatxo hiribideko 3. zenbakia izango dena

Informazio gehiago

Alarde - C partzela

Alokairu-erregimeneko 10 BPE Alarde eremuan, gero Alarde kaleko 9. Zenbakia izango dena

Informazio gehiago