BPE sustapena aurki, alokairu-erregimenean
C PARTZELA
- Administrazio Kontseiluak, 2020ko uztailaren 23an egindako bileran, erabaki zuen ARRUABARRENA GREEN H aldi baterako enpresa elkarteari esleitzea alokairu-erregimeneko 10 BOE eraikitzeko obren oinarrizko proiektua, egikaritze-proiektua eta zuzendaritza fakultatiboa eta horien eranskinak.
- 2021eko urtarrilaren 25ean, Administrazio Kontseiluak onartu egin du "Alokairu-erregimeneko 10 BOE eta horiei dagozkien eranskinak C lurzatian eraikitzeko obren oinarrizko proiektua", enpresa esleipendunak idatzia, udal teknikariek oniritzia eman eta kontratua luzatu ondoren egikaritze-proiektua idazteko.
- 2021eko maiatzaren 25eko datarekin, Babes Ofizialeko Behin-behineko Kalifikazioa lortu da.
- 2021eko ekainaren 16an, Tokiko Gobernu Batzarrak 10 etxebizitzak eta horien eranskinak eraikitzeko lizentzia eman zuen.
- 2021eko uztailaren 26an, Administrazio Kontseiluak onartu egin du "Alokairu-erregimeneko 10 BOE eta horiei dagozkien eranskinak C lurzatian eraikitzeko obren Egikaritze – Proiektua", enpresa esleipendunak idatzia, udal teknikariek oniritzia eman ondoren.
- 2021eko urriaren 1ean, eraikitzeko pleguak onetsi ditu IRUNVIko Administrazio Kontseiluak.
- 2021eko abenduaren 14an, Administrazio Kontseiluak esleitu gabe utzi du 10 BOE egiteko obrak kontratatzeko prozedura, 2021eko urriaren 1eko kontseiluan onartutakoa, eta eraikuntza-obra kontratatzeko plegu berriak onartu ditu
- 2022ko otsailaren 18an, IRUNVIko Administrazio Kontseiluko lehendakariaren ebazpenaren bidez, eraikuntza obra CONSTRUCCIONES SUKIA ERAIKUNTZAK S.L. merkataritza-sozietateari esleitu zitzaion.
- Obrak 14 hilabeteko iraupena izatea aurreikusi da.
- Etxebizitza horiek esleitzeko oinarriak onartzeko aurreikusitako data 2023ko lehen hiruhilekoa da.
- Etxebizitzak 2023an entregatzea aurreikusten da
Proiektuak ia batere energiarik kontsumitzen ez duten hamar etxebizitzako eraikin bat aurreikusten du - Passivhaus estandarra
Diseinu eta eraikuntza gaien inguruko bost puntu nagusitan oinarritzen da estandar hori:
- Isolamendu termikoa hobetzea, tenperatura altu eta baxuak barnealdean ezin sartzeko eta, horrela, tenperatura erregular eta konstantea mantendu ahal izateko
- Ezaugarri tekniko bikaineko eta kalitate oneko leiho eta ateak instalatzea, hiru beirakikoak, efizientzia energetiko handia izateko moduan
- Zubi termikorik ez izatea, bero gehiegi ez galtzeko edo irabazteko
- Airea hermetikoa izatea, airea nahi gabe ez infiltratzeko
- Aireztapen sistema mekanikoa erabiltzea, beroa berreskuratzen dutenetakoa, barnealdeko airea etengabe eta kontrolpean berriztatzeko, airea arazten duten iragazki sistema bati eta beroa berreskuratzeko sistema bati esker
Konfort maila handia du eraikinak, zurezko eraikuntzari, aerotermiaren erabilerari, aireztapen gurutzatuari eta eguzkitatik babesteko zurezko xaflei eta hegalei esker.
Planoak
Etxebizitzen planoak
- 1. planoa: Beheko solairua. A ETXEBIZITZA
- 2. planoa: Beheko solairua. B ETXEBIZITZA
- 3. planoa: Lehen solairua. A ETXEBIZITZA
- 4. planoa: Lehen solairua. B ETXEBIZITZA
- 5. planoa: Bigarren solairua. A ETXEBIZITZA
- 6. planoa: Bigarren solairua. B ETXEBIZITZA
- 7. planoa: Hirugarren solairua. A ETXEBIZITZA
- 8. planoa: Hirugarren solairua. B ETXEBIZITZA
- 9 planoa: Laugarren solairua. A ETXEBIZITZA
- 10. planoa: Laugarren solairua. B ETXEBIZITZA