BPE sustapena aurki, alokairu-erregimenean

 

B PARTZELA

Gobernu Batzarrak, 2020ko irailaren 30ean egindako ohiko bilkuran, Irungo Etxebizitzaren Sozietate Publikoari lizentzia ematea erabaki zuen, Elizatxo hiribideko 3. geroko Alardean 42 BPE eta eranskinetarako soberakinean eraikin bat eraikitzeko.

Honela banatzen dira 42 etxebizitzak:

  • Logela bateko 10
  • Bi logelako 28 (horietatik 2 mugikortasun urriko desgaituentzat egokituta daude).
  • Hiru logelako 4


2020ko azaroaren 25ean, eraikitzeko pleguak onetsi ditu IRUNVIko Administrazio Kontseiluak.

2021ko otsailaren 24an, IRUNVIko Administrazio Kontseiluko presidentearen ebazpenaren bidez, ERAIKINTZA BIRGAIKUNTZA ARTAPENA SL merkataritza-sozietateari esleitu zaio etxebizitzak eta eranskinak eraikitzeko obra. 

2021eko apirilaren 26an obraren zuinketa-akta sinatu eta hasi zen.

Obrak 24 hilabeteko iraupena izatea aurreikusi da.

Etxebizitza horiek esleitzeko oinarriak onartzeko aurreikusitako data 2023ko lehen hiruhilekoa da.

Etxebizitzak 2023an entregatzea aurreikusten da.

Planoak: 6. eraikina

Etxebizitzen planoak

BPE eskatzaileen erregistroan inskribatzea