Aurki egingo den sustapen batean, alokairuko 31 etxebizitza publiko, auzoarentzako ekipamendu soziala eta zentro zibiko bat egingo dira

 

Emigrazioko eraikina 1963an eraiki zen, Alejandro de la Sota arkitektoak diseinatuta. Garai hartako Euskal Herriko arkitektura modernoaren adibide onenetako bat da, eta Irungo Arkitektura Ondarearen katalogoan sartuta dago. Kanpoko aldea birgaitu ondoren, proiektu honetan barnealdeko erabilerak antolatzeko lanak egingo dira eraikin enblematiko honetan.

IRUNVI Etxebizitzako Sozietate Publikoa arduratu da proiektua idazteko lanak lizitatu eta koordinatzeaz, eta orain bere gain hartuko lanen exekuzioaren kudeaketa ere. Obra hauen bidez, eraikin historiko honetan erabilera berriak gauzatzeko espazioak prestatuko dira. Aurkezten dugun proiektu honek eraikin guztia biltzen du, baina edukia hiru fasetan bereizi da (auzoarentzako erabilera sozialak, zentro zibikoa eta gazteentzako alokairuko etxebizitza publikoak).

Ekainaren 6an, IRUNVIko administrazio-kontseiluak Emigrazioko eraikinaren birgaitze energetikorako oinarrizko proiektua onetsi du. Proiektu horretan aurreikusita dago alokairuko 31 etxebizitza publiko, auzoarentzako ekipamendu soziala eta zentro zibiko bat eraikitzea.

Gobernu Batzarrak, 2023ko urtarrilaren 25ean egindako ohiko bilkuran, IRUNVI-Irungo Udaleko Etxebizitza Sozietate Publikoari Bartolome de Urdinso kaleko 2. zenbakian dagoen emigrazio-eraikinaren 1. fasearen (auzo-ekipamendua) eta 3. fasearen (zuzkidura-aojamenduak) birgaitze partziala eta barruko egokitzapena egiteko lizentzia ematea onartu zuen.

2023ko urtarrilaren 30ean, IRUNVIko Administrazio Kontseiluak eraikinaren birgaitze energetikoko obren 1.1 Fasearen pleguak onartu ditu.

2023ko martxoaren 17an, Administrazio Kontseiluak eman gabe utzi du 1.1 Faseko obrak kontratatzeko prozedura ireki arrunta, eta plegu berriak onartu ditu. Plegu berriak 2023ko martxoaren 20an argitaratu dira kontratazio plataforman.

BOE eskatzaileen erregistroan inskribatzea