• 2009ko urriaren 19an, Eusko Jaurlaritzaren Aginduz, Birgaitze Integratuko Eremua deklaratu zuten Irungo Alde Zaharra.

    Zer da Birgaitze Integratuko Eremua?

    Birgaitze Integratuko Eremua (BIE) Hiri edo Landa Multzo bat da, balio nabarmena duten arkitektura- eta hirigintza-ezaugarriak eta ondare hori andeatzeko baldintzak dituena.

    Zer dakar Irungo Birgaitze Integratuko Eremua deklaratzeak?

    Birgaitze Integratuko Eremuaren deklarazioak dakar bertan sartzen den ondare arkitektonikoa eta hirigintzakoa administrazioaren aldetik ekintza bereziko xede izango dela, lekua babesteko, zaintzeko eta hobetzeko. Era berean, bertako egoiliarrek birgaitze isolatuetan baino diru-laguntza handiagoak eskatu ahal izango dituztela.

    Zein irizpiderekin mugarritu da Irungo Birgaitze Integratuko Eremua?

    Irungo Birgaitze Eremua mugatzeko irizpideak hiriko jatorrizko nukleoari buruz egindako Azterlan soziourbanistikoak ezarritakoak izan dira, justifikazio historikoan eta eraikinen degradazio-egoeran oinarrituta.

  • Zer da EIT

    Ikuskapen bisual bat oinarri hartuta teknikari fakultatiboak egindako txosten eta irizpen bat da. Bertan, eraikinen kontserbazio-egoera adierazten da, eta helburua du eraikinak segurtasun- eta osasungarritasun- baldintzetan eta apaindura publikoko baldintzetan mantendu daitezen zaintzea horretarako kontserbatzeko edo birgaitzeko behar diren lanak eta obrak bermatuz eta une oro mantenduz bizigarritasunerako edo benetako erabilerarako eskatzen diren baldintzak, eta, halaber, informazioa emanez bai oinarrizko irisgarritasun-baldintzei dagokienez bai eraikinaren eraginkortasun energetikoaren egoerari dagokionez bai haiek hobetzeko aukerari dagokionez.

    Informazio gehiago EUSKOREGITE helbidean.

    ite

    Prozesua

    • Jabetzak EIT egiteko gaitutako pertsona bat kontratatu beharko du.
    • Kontratatutako teknikariak EITren txostena egin eta sinatu egingo du, Euskoregite web plataformaren bidez.
    • Jabeak HASH kodea duen frogagiria deskargatu beharko du, Euskoregite web plataformaren bidez. Frogagiri hori IRUNVIn aurkeztu beharko du, egoitza elektronikoaren bidez.
    • EITn gauzatu beharreko jarduketak jasotzen badira, jarduketa horiek bertan ezarritako moduan eta epeetan egin beharko ditu jabetzak, eta obrak egin ondoren, teknikariak dagokion zuzenketa-ziurtagiria egin eta sinatuko du, Euskoregite web plataformaren bidez.
    • Jabeak zuzenketa-ziurtagiriaren HASH kodearekin deskargatu beharko du frogagiria, Euskoregite web plataformaren bidez. Frogagiri hori IRUNVIn aurkeztu beharko du, egoitza elektronikoaren bidez edo aurretiko hitzordua eskatuz.

    HASH kodea duten frogagiriak eta beste dokumentazio bat aurkezteko lekua

    • UNITATE IZAPIDEGILEA:
      Etxebizitza-Hirigintza eta garapen Arloa
    • EBAZPEN-ORGANOA:
      Hirigintza eta etxebizitzako zinegotzi-ordezkaria
    • IZAPIDETZEKO EPEA: 
      Berehalakoa
    • TASAK:
      Doakoa da EIT edo akatsen zuzenketa-ziurtagiria IRUNVIn aurkezteko izapidea
    • KONTSULTAK ETA ARGIBIDEAK:
      IRUNVI
  • Irisgarritasunerako laguntzak bizitegi-eraikuntzako multzoetan Irungo Udala

    LARREAUNDI EREMUKO PROIEKTUA

    Irisgarritasunaren arloko diru-laguntza osagarriak

    Irungo Udaleko Alkatetzaren 2018ko uztailaren 4ko 1327 zenbakiko ebazpenaren bidez onartu ziren 2018ko Diru-lagun tzen Deialdi Orokorraren 35. zenbakiko eranskina, irisgarritasun gaiari buruzko diru-laguntza osagarrien gainekoa.

    Oinarri hauen xedea da bizitegi-eraikinetan irisgarritasuna hobetzeko laguntza ekonomikoak emateko baldin tzak erregulatzea. Zehazki, bide publikotik eraikin-multzo bateko atariak dauden plataforma edo leku pribatuetara iristea errazten duten proiektu eta jarduketak lagunduko dira diruz. Irtenbideek aukera emango dute irisgarritasunari buruzko araudira hobeto egokitzeko, eta barne hartuko dituzte igogailuak jartzea eta egungo komunikazio-egiturak berritzea.

    DIRU-LAGUNTZA LERROAK

    Bi diru-laguntza lerro bereizi finkatu dira:

    1. lerroa: Egikaritzeko proiektua idazteko laguntzak

    Arkitektura-oztopoak ken tze ko obrak egikari tze ko proiektuari dagozkion ordainsari eta gastuen % 100 da, BEZa barne.

    4.200 eurokoa izango da laguntza-lerro horren muga maximoa.

    2. lerroa: Obrak egikaritzeko laguntzak

    Obrak egikari tze koaren % 60koa da, dagokion fakturan edo amaierako likidazioan jasotakoak, obra-zuzendari tza ko ordainsariak, ziurtagiriak, txos tenak eta aipatutako obra horiek egikari tze ko eska tzen den beste edozein dokumentazio teknikoa, BEZa barne.

    95.800 eurokoa izango da muga maximoa laguntza-lerro horretan diruz lagundu daitekeen jarduerako.

    AURREKONTU-ZUZKIDURA

    200.000 euro. Aurrekontu aplikazioa: 1 0710.780.01.152.20 2018

    ONURADUNAK ETA BETEKIZUNAK

    1. lerroa: Egikaritzeko proiektua idazteko laguntzak

    Onuradun izango badira, betekizun hauek bete beharko dituzte jabe-erkidegoek:

    1. Beren atariak koka tzen diren gune pribatu komunak dituzten eraikin-multzoetakoak izan behar dute, betiere bide publikotik gune pribatu komun horretara iristeko arkitektura-oztopo bat baldin badago.
    2. Erakin-multzo horrek gutxienez 50 urteko antzinatasuna edukitzea.
    3. Eraikin-multzoko jabe-erkidegoaren taldeak erabaki izana arkitektura-oztopo horiek kentzeko egin beharreko obrak egikaritzeko proiektua kontratatzea.
    4. Eraikin-multzoa osatzen duten atari bakoitzeko jabe-erkidego bakoitzak EIT aurkeztu izana edo hori kontratatzeko erabakia hartu izana.

    2. lerroa: Obrak egikaritzeko laguntzak

    Laguntzen 1. lerroko (egikaritze-proiektuaren idazketa) eraikin-multzo onuradunetako jabe-erkidegoaren taldeak onuradun izango badira, honako betekizun hauek bete beharko dituzte lehenengo laguntza-lerroa ematen denetik 12 hilabeteko epean:

    1. Eraikin-multzoko jabe-erkidegoen taldeak obrak egikaritzeko hirigintza-lizentzia lortu izana.
    2. Eraikin-multzoko jabe-erkidegoaren taldeak erabaki izana proiektua egikaritzeko obrak kontratatzea.
    3. Obrak egikaritzeko behar diren toki guztiak edukitzea. Obrak egikaritzeko behar adina tokirik ez badago, eta epeak zenbatzeko ondorioetarako soilik, salbuespen bat ezartzen da higiezin guztien titulartasuna lortzeko nahitaez desjabetzeko espedienteak erabakitzearen mende dauden jabe-erkidegoen taldeentzat. Kasu horietan, bi hilabetekoa izango da epe maximoa, desjabetzeko espedientea erabakitzen denetik zenbatuta.
    4. Eraikin-multzoa osatzen duten atari bakoitzeko jabe-erkidego bakoitzak EIT aurkeztu izana edo hori kontratatzeko erabakia hartu izana.

    ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA ETA MODUA

    1. lerroa: Egikaritzeko proiektua idazteko laguntzak

    Deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 2018ko urriaren 31ra arte.

    2. lerroa: Obrak egikaritzeko laguntzak

    Lehenengo laguntza-lerroa ematen denetik gehienez 12 hilabete. Eskaerak aurkeztuko dira Irungo Udalaren aurrean, IRUNVIren bitartez, Eliza Kalea 6 – behea, Udal Egoitza Elektronikoa edo Administrazio Prozedura Erkidearena urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitakoaren araberako beste edozein prozedura bitartez.

    Dokumentazioa

    IRISGARRITASUNAREN ARLOKO DIRU-LAGUNTZA OSAGARRIAK

    1. lerroa - Egikaritze ko proiektua idazteko laguntzak

    2. lerroa - Obrak egikaritzeko laguntzak

    AURKEZPEN LEKUA DOKUMENTAZIOA

    IRUNVI

    Iglesia kalea, 6 - IRUN
    E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

    • UNITATE IZAPIDEGILEA:
      Etxebizitza-Hirigintza eta garapen Arloa
    • EBAZPEN-ORGANOA:
      Hirigintza eta etxebizitzako zinegotzi-ordezkaria
    • IZAPIDETZEKO EPEA: 
      Berehalakoa
    • KONTSULTAK ETA ARGIBIDEAK:
      IRUNVI

    Iñigo Loiola

  • Azterketa Soziourbanistikoa

    Lehenengo faseko lanak berritze eremua mugarriztatu eta eremuaren Azterketa Soziourbanistikoa egitea dira.

    Informazio gehiago

    Berritze Plan Berezia

    Fase honen barnean sartzen dira Irungo Udalak Eusko Jaurlaritzari eginiko espedientea hasteko eskaera, Eusko Jaurlaritzaren Agindua espedientea tramiterako onartzen duena, eta BPB (Berritze Plan Berezia) egitea.

    Informazio gehiago

    BIE Deklaratzea

    BIEren adierazpena, 2009ko urriaren 19koa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako Sailburuak agindua eman zuen Irungo Alde Zaharreko multzoa BIE (Birgaitze Integratuko Eremua) izendatzeko.

    Informazio gehiago

    Dirulaguntzak

    Informazio gehiago

  • Hamaika gunetan banatzen da eremua:

    • A GUNEA: Santiago karrika
    • B GUNEA: Karrika Nagusia
    • C GUNEA: Larretxipi karrika
    • D GUNEA: Peña karrika
    • E GUNEA: Papinea karrika
    • F GUNEA: Santa Elena eta Ermita karrika
    • G GUNEA: Urdanibia plaza
    • H GUNEA: Junkal karrika eta Uranzu pilotalekua
    • I GUNEA: Junkal eliza eta Eskoleta karrika
    • J GUNEA: Jesus karrika
    • L GUNEA: Uranzu karrika

    Zonas

    Kaleen eta atarien zenbakien zehaztapena