Fase honetan Irungo Udalak Eusko Jaurlaritzari espedientea irekitzeko egin dion eskabidea kokatzen da, baita espedientea tramitatzea onesten duen Eusko Jaurlaritzaren Agindua eta BPB Birgaitzeko Plan Bereziaren elaborazioa ere.

Irungo Alde Zaharra BIE Birgaitze Integratuko Eremua izendatzeko espedienteari hasiera emateko eskatu zion Irungo Udalak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailari, betiere mugaketaren, eremua deskribatzen duen eta izendapena justifikatzen duen memoriaren eta horretarako egin den azterlan sozio-urbanistikoaren arabera.

Prozesuaren barruan, Irungo Alde Zaharra Birgaitzeko Plan Berezia idatzi da, eta txosten juridiko-teknikoak egin dira, haren izapidetzan egindako iradokizunei eta alegazioei erantzuteko.

Plana hirigintzako dokumentu bat da, garapen-arauak ezartzen dituena Birgaitzeko Eremuaren barruan eraikinak eraikitzeko nahiz urbanizatzeko. Zeintzu dira Birgaitzeko Plan Bereziaren zehaztapen orokorrak?

  • Partzelen Erabileren erregularizazioa
  • Partzelen eraikitze-baldintzak
  • Historia eta Artea Babesteko Araubidea erregulatzea.

Plan Orokorren kalifikazio globalaren zehaztapenak edo Arau Subsidiarioak garatzeko hiri-antolamenduaren tresna xehakatuak dira Birgaitzeko Plan Berezi hauek (Irunen kasuan, HAPN Hiri Antolamenduko Plan Nagusia da)eta Birgaitze Integratuko Eremua izendatzeko espediente bati hasiera emanda duten hiriko lurzoruaren eremuetan erabiltzen dira; kasu honetan, Alde Zaharrean.

Arauzko fitxak, eraikinaren arabera

Planoak