Gaur goizean, Irungo alkate José Antonio Santanok eta Hirigintzako ordezkari Miguel Ángel Páezek San Migel – Anaka eremuaren garapenaren berritasunak jakinarazi dituzte. Horretarako, ingurune horren etorkizuna marrazten duten lehen irudiak aurkeztu dituzte gaur, eta ekipamendu berriak nabarmentzen dira, hala nola iIgerileku estaliak eta futbol-zelai berri bat. Gainera, bultzada handia ematen zaio Irungo etxebizitza publikoari, eta auzo berri bat sortzen da.

Poliki-poliki oraingoz, etenik gabe baina, berritasun esanguratsuak ikusten ari gara dagoeneko San Migel – Anakan. Joan den urtean, oinezkoentzako pasabideak berrireki ziren, eta, ordutik, etorkizun berri bati begira dago ingurua, eremu osoaren garapenetik gero eta hurbilago. Oso aukera interesgarriak sortuko dira auzoan eta hiri osoan, eta etxebizitza publikorako bloke handi bat erreserbatuko dugu. Gainera, dagoeneko urbanizazio proiektua onartu dugu; alegia, funtsezko pausoa eman dugu jarduketa honen etorkizuneko erabilerak marrazteko”, azaldu du alkateak.

San Miguel Anaka
San Miguel Anaka

Eremu horretan urrats asko egin dira, eta horien artean, finkatzen ari diren eraikinak birgaitzeko laguntzak gogorarazi ditu alkateak. Hain zuzen ere, adierazi behar da egungo antolamendua aldatzeko proposamenaren helburu nagusietako bat bizitegi-eraikin gehienak finkatzea dela.

Antolamenduko irizpide berrien arabera, Irungo Udalak onetsi zuen finkatzen ari ziren bizitegi-eraikinetarako dirulaguntzak ematea, azken urteotan jasan duten hirigintza-egoera kontuan hartuta, horren eraginez bertako jabeek ezin izan baitute obrarik egin beren etxebizitza eraberritzeko edo eguneratzeko. 2014an eta 2015ean eman zitzaizkien laguntza horiek hala eskatu duten eraikinei.

 

Orain arte, joan den astekoa da azkena: orduan, Tokiko Gobernu Batzarrak IRUNVIri Donostia kaleko 25 zenbakian Santa Barbara baserria eraisteko lizentzia ematea onartu zuen. Hain zuzen ere, antolamenduz kanpo gelditu ziren higiezinen artean eraisteko zegoen azkena zen hori, Sancheski alde batera utzita.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak lurzoruaren deklarazioa onartu, eta, martxoan, behin betiko onartu zen azken hilabeteotan eremua urbanizatzeko idatzitako proiektua. Birpartzelazio proiektua, berriz, tramitazio fasean dago, eta hura ere behin betiko onartutakoan 2022an lanak lizitatzeko deialdia egitea espero da.

Birpartzelazio proiektuaren tramitazioa aurten burutzea espero da, eta 2022an urbanizazio lanak lizitatzeko deialdia egitea. Lanak egiteko zenbatetsitako aurrekontua 20.675.195,32 euro da, BEZa kanpoan utzita, eta lanak datorren urtearen hasiera aldean hastea aurreikusten da. IRUNVI arduratuko da eremua garatu eta egikaritzeko jarduketaz, Udalak 2010ean onartutako kudeaketa aginduari jarraikiz.

Eremuaren azalera 137.000 m2 da guztira, eta Donostia kalean hasiko dira urbanizazio lanak. Eremu osoan 1.175 bat etxebizitza eraikitzea aurreikusten da; 887, babes ofizialekoak. Alde horretatik, IRUNVIk nabarmendu duenez, behin Udalak Eusko Jaurlaritzari eskaera helarazita, dagozkion babes ofizialeko 447 etxebizitzak, zeinak eraikitzen lehenengoak izango diren, alokairukoak izango dira. Gainera, auzorako ekipamendu publikoa instalatuko da, hala nola igerileku publikoak eta beste kirol eremu batzuk.

San Miguel Anaka

Auzo berri bat

San Migel Anakaren datu garrantzitsuenak, urbanizazio-proposamenari dagokionez, bizitegi-gune berriaren tamainarekin eta hiri-sare berriaren eskala eta eraginarekin dute lotura. Auzo berri bat sortuko da eta, bere ertzetako hiri-bilbe irregularra integratutakoan, Anaka eta San Migel auzoak lotuko ditu, Irun hiriaren iparraldea eraldatuko du eta beste hiri-eredu bat bihurtuko du, konektatuagoa eta jasangarriagoa. 

Proiektu horrek 138.074 m2-ko azalera hartzen du, eta lurzoru publikoetako obrak zehazten ditu (ekipamendurik, eraispenik eta deskontaminaziorik gabe), eta urbanizaziotik kanpo uzten ditu Julian Sanchez parkea (duela urte batzuk 6.128 m2s urbanizatu ziren) eta etxadien barruko patioak; horiek eraikitzeko obra-proiektuen esparruan zehaztuko dira.

Eremu publikoak urbanizatuko dira Jaizkibel kalearen eta Letxunborro hiribidearen zati baten inguruan, eremutik kanpo, erdibitzailea iparralderantz mugiarazita eta bidegorriaren sekzioa bi noranzkoetara egokituta, jarduketaren ondoan eta korridore berde batekin batera. Oinezkoentzako pasealekua ere zabalduko da.

Azken batean, eraztun perimetral bat sortuko da (Donostia, Anaka eta Jaizkibel kaleak eta Letxunborro hiribidea), eta horri Luis de Uranzuren luzapena gehituko zaio, San Migel Anaka gurutzatuko duena Gibeanakako biribilgunearekin lotuz. Horietan sostengatzen dira ibilgailuen trafikoa, aparkalekua, garraio publikoa, ekipamenduak, etab. Donostia kalea hiribide zabal bat bihurtuko da, eta berdeguneak izango ditu, eta erabilera desberdineko eremu publikoak ere izango dira. Noranzko bakarra izango du, eta bi errei Anaka kalerantz.

Aipatu behar da urbanizazio-lana 5 fasetan zatitzen dela eta bakoitza bere aldetik egin ahal izango dela. Dokumentuaren egiturak hura zatitzea ahalbidetzen du, obra horiek banaka nahiz multzoka lizitatu ahal izateko.

San Miguel Anaka

 

Informazio gehiago