Hirigintza-garapena martxan

  • 2010eko abenduaren 29an, 3.1.01 San Miguel Anaka eremuaren kudeaketa-enkargua IRUNVIri ematea onetsi zuen Udalbatzak.
  • 2016ko azaroaren 30ean, 3.1.01 San Miguel Anaka eremuko Hiri Antolamenduko Plan Berezia onetsi zuen Udalbatzak.
  • 2019ko uztailaren 19an, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak ebazpena eman zuen, Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpena lortzeko beharrezkoa den hondeaketa-plana gauzatu zedin baimentzeko.
  • 2019ko abenduaren 10ean, IRUNVIk SAN MIGUEL-ANAKA ABEEri esleitu zizkion deskontaminazio-lanak.
  • 2019ko abenduaren 22an, IRUNVIk AECOM URS ESPAÑA SLU enpresari esleitu zion deskontaminazio-lanen zuzendaritza.
  • 2020ko martxoaren 3an, IRUNVIk SAITEC SA enpresari esleitu zion urbanizazio-proiektuaren idazketa.
  • 2020ko martxoaren 10ean, Irungo Udalak Hirigintzako Jarduketa Programa onetsi zuen, Alkatetzaren ebazpenaren bidez.
  • 2020ko apirilaren 30ean, IRUNVIk DINAM INGENIERIA,SL enpresari esleitu zion baimendutako hondeaketa-planeko hondar-lurzoruaren azterketa.
  • 2021eko otsailaren 15ean, IRUNVIk San Migel-Anaka eremuaren hirigintza-proiektua aurkeztu du Irungo Udalean, izapidetzeko.
  • 2021eko otsailaren 16an, IRUNVIk Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren EBAZPEN PROPOSAMENA jaso zuen. Ebazpen horren bidez, Irungo (Gipuzkoa) udal-mugarteko SAN MIGEL-ANAKA HAPBko 3.1.01 jarduketa-eremuan inbentariatutako MENDELU, CONATEC, VINICAP eta SANCHESKI kokalekuetako eta IPARRALDEKO BETEGARRIA eta EKIALDEKO BETEGARRIA izeneko zonaldeetako lurzoruaren kalitatearen adierazpena egiten da, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko Legean (ekainaren 25eko 4/2015) araututako prozedurarekin bat etorriz.
  • 2021eko martxoaren 18an, Irungo Udaleko 210. Alkatearen Ebazpenaren bidez, Birpartzelazio-Espedientea izapidetzeari ekin zitzaion.
  • 2021eko apirilaren 6an, Irungo Udaleko 277 zenbakiko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion San Miguel Anaka 3.1.01 eremua Urbanizatzeko Proiektuari.
  • 2021eko apirilaren 8an, Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren ebazpena jaso du IRUNVIk. Haren bidez, inbentarioan jasotako MENDELU, CONATEC, VINICAP eta SANCHESKI kokalekuen lurzoruaren kalitatea deklaratzen da, eta baita IPARREKO BETELANA eta EKIALDEKO BETELANA izeneko eremuena ere Irungo udal-mugartean (Gipuzkoa) dagoen SAN MIGUEL ANAKA HAPBren 3.1.01 jarduketa-eremuan; hori guztia, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean araututako prozeduraren arabera.

 

Hirigintzako hurrengo urratsak:

  • Birpartzelatze-proiektua eta urbanizazio-proiektua behin betiko onesteko aurreikusitako data: 2021. urtea.
  • Urbanizazio-obrak esleitzeko eta urbanizazio-obra egikaritzen hasteko aurreikusitako data: 2022. urtea.

 

San Miguel Anakan garatu behar diren babes publikoko etxebizitzen kopurua: 887