Deskubritu ezazu Alejandro de la Sota arkitektoaren lana, XX. mendeko arkitektorik aipagarrienetarikoa. Xabier Arruabarrena arkitekto eta erakusketaren komisarioaren eskutik, bisita gidatu batez gozatu ahalko duzu, de la Sotaren ondarea Emigrazioko Eraikinaren historiarekin eta birgaitzearekin lotuko duena.

Bisita euskaraz eta gaztelaniaz izango da, eta gehienez ordubeteko iraupena izango du.

Erakusketa apirilaren 21etik maiatzaren 3ra bitartean bisitatu ahal izango da, goizez (11:00etik 14:00era) eta arratsaldez (17:00etik 20:00era), igande goizetan izan ezik. Guztira zortzi bisita gidatu izango dira, asteburuetan (11:00etik 12:00era).

Doako bisita gidaturako izen-ematea

Exposición