Irungo alkatea Cristina Labordak prentsaurreko bat ospatu du gaur goizean Udaletxeko Areto Nagusian Etxebizitza eta Hiri Agendako saiburua Denis Itxasorekin batera Irun bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu izendatzearen onartzearen berri emateko, 3 urteetan babes publikoko 1.000 etxebizitza martxan jartzea aurreikusten duena.

Horrela, Visesa sozietate publikoa 2025. urtean alokairu-erregimeneko babes ofizialeko 420 etxebizitza egiten hasi dela adierazi du, guztiak San Migel-Anaka eremuan. Eusko Jaurlaritzak orain arte hirian bultzatu duen etxebizitza publikoko eragiketarik handiena da, eta datozen 3 urteetarako ekintza-planean guztira 1.000 etxebizitza babestu martxan jartzea aurreikusten da.

Alkateak nabarmendu duenez, epe laburrean eraikitako mila etxebizitza horiek hiriaren historia hurbilean martxan jarri direnak adina dira, eta, beraz, eskaintza bikoiztu egingo da hiru urtean. "Zalantzarik gabe, Irunen etxebizitzari emandako bultzadarik handienaren aurrean gaude, eta asmo handiko plan honek Udalak herritarrak gehien kezkatzen dituen arazo batean egindako benetako apustua uzten du agerian", adierazi du Irungo alkateak.

Irun zona tensionada

Labordak gogorarazi du, gainera, Irungo biztanleen kopuruak etengabe egin duela gora eta Udalak beti defendatu duela etxebizitza berrien eraikuntzak bat etorri behar duela igoera horrekin. “Herritarrekin dugun betebeharrak eta konpromisoak izan behar du beren bizi-proiektuarekin jarraitzeko Irun aukeratzen dutenei beren hirian, beren etxean jarraitzeko aukera ematea", gaineratu du.

Horrela, beraz, etxebizitza eskuratzeko erronkari aurre egiteko ahalegina aitortu zaien Euskadiko beste udalerri batzuei gehitu zaie Irun, hala nola Errenteriari, Zumaiari, Lasarte-Oriari eta Barakaldori. Ildo horretan, sailburuak azpimarratu duenez, "Euskadik etxebizitza duina eta eskuragarria izateko eskubidea bermatzearen alde egindako apustuan urrats erabakigarria egin dugu gaur Irunen", eta berretsi du bere sailak eta Irungo Udalak datozen 4 urteetan 600 etxebizitza baino gehiago sustatzeko hitzarmen bat sinatuko dutela laster.

Horrez gain, Itxasok ziurtatu duenez, Irun Zumaiarekin, Lasarte-Oriarekin eta Barakaldorekin batera agertuko da Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioak apiril honetan bertan Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko duen eremu tentsionatuen zerrendan. "Hilaren 23an EHAAn argitaratuko da, eta ondoren BOEn; beraz, lau udalerri horiekin eta Errenteriarekin, euskal biztanleriaren % 10 inguru ofizialki tentsionatutako herrietan bizi dela berretsi dezakegu", gaineratu du sailburuak.

Erantzun estrukturala etxebizitzaren erronkari

Eremu tentsionatuaren izendapenak Hiru Urteko Ekintza Plana abian jartzea dakar. Tresna hori funtsezkoa da udalerriko etxebizitza-politikak diseinatzeko, ebaluatzeko eta etengabe hobetzeko. Eusko Jaurlaritzak Irunen hartuko dituen neurri zehatzen artean, honako hauek azpimarratu behar dira:

Obra berriko 870 etxebizitzaren eta 96 zuzkidura-bizitokiren eraikuntza datozen hiru urteetan, eta alokairu babestuko 34 udal-etxebizitzaren birgaitzea. Horrek guztiak epe laburrean 1.000 etxebizitza eskuragarri sortzea eragingo du.

  • 612 BOE San Miguel-Anakan
  • 63 BOE Korrokoitzen
  • 60 BOE Aleiko eremuan
  • 99 BOE Lastaola Postetxean
  • 36 BOE Mendipen


Epe luzera begira, Irunen hamarkada batean babes publikoko 2.190 etxebizitza gehigarri eraikitzea aurreikusi da
; haietatik, 1.772 alokairuko BOEak izango dira, 394 etxebizitza tasatuak eta 24 zuzkidura-bizitokiak.

  • 268 BOE San Miguel Anakan (datozen 5 urteetan hasiko dira)
  • 6 BOE eta 6 etxebizitza tasatu Mendipen (datozen 10 urteetan hasiko dira)
  • 111 BOE eta 24 zuzkidura-bizitoki Geltokiaren inguruan
  • 18 BOE eta 18 etxebizitza tasatu Bentetan
  • 155 BOE eta 135 Iparralde-Galen
  • 48 BOE eta 48 etxebizitza tasatu Lopez Becerra kalean
  • 13 BOE eta 13 etxebizitza tasatu Aldapetan
  • 667 BOE Txenperenean
  • 237 BOE eta 86 etxebizitza tasatu Matxalagainen
  • 241 BOE eta 88 etxebizitza tasatu Blaian
  • 8 BOE Gazteluberrin


Lurzoru publikoaren eta pribatuaren mobilizazioa etxebizitza babestuak eraikitzeko
; eskuragarri dauden partzela guztiak aztertuko dira, haien erabilera optimizatzeko eta Euskadin 75.000 etxebizitza babestu izateko helburua lortzen laguntzeko.

Udal-ordenantzen eguneratzea, egungo etxebizitza-parkea optimizatzen laguntzeko. Ildo horretan, etxebizitza handiak bereizteko, merkataritza-lokalak etxebizitza bihurtzeko eta jarduera profesionalak beheko solairuetan birkokatzeko aukera bultzatuko da.

Hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzeko estrategia koordinatua: pizgarri fiskalak hainbat programatan (hala nola Bizigune izenekoan) eta jenderik gabeko etxebizitzen kanonaren aplikazioa eskaera handiko eremuetan, hainbat udalerritan gertatzen den bezala (Azpeitian, adibidez).

Irunen etxebizitza eskuratzeko aukera hobetzeko neurri espezifikoak

Eusko Jaurlaritzak eta Irungo Udalak hainbat ekimen inplementatu dituzte hiriko higiezinen merkatuaren presioari aurre egiteko. Gaur egun, Irunen erroldatuta dauden 180 pertsonak jasotzen dute laguntza Etxebizitzarako Eskubide Subjektiboaren bitartez. Haien artean:

  • 74k etxebizitza babestu bat eskuratu dute.
  • 64k Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoa (EPE) jaso dute.
  • 42k lehentasuna izango dute hurrengo esleipenean.


Era berean, 170 gaztek hilean 300 euroko laguntza jasotzen dute Gaztelagun programari esker, eta beste 43 espediente izapidetzen ari dira. Aldi berean, Udalak indartu egin ditu alokairurako laguntzak eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonentzako beste bizitegi-soluzio batzuk. Izan ere, 2023. urtean etxebizitzara bideratutako premiazko 1.000 laguntza inguru eman zituen, eta udalerriko laguntza sozial guztien % 88 izan ziren.

Bestalde, Irungo 1.131 etxebizitzatan (etxebizitza-parkearen % 4,1etan) ez dago erroldatutako pertsonarik. Egoera horri aurre egiteko, Bizigune programak alokairu eskuragarriko erregimeneko 108 etxebizitza zirkulazioan jartzea ahalbidetu du, baita beste 5 etxebizitza ere, ASAP programaren bidez.

Ahalegin horiek gorabehera, eskaria handia da oraindik. Gaur egun, Etxebideren Irungo erregistroan etxebizitza baten bila dabiltzan 3.265 pertsona daude inskribatuta, eta haien % 81ek (2.642 pertsonak) alokairuko etxebizitza nahi dute.