2017ko martxoaren 8an ospatu zen administrazio-kontseiluak "Irungo Udalaren/IRUNVIren Babes Publikoko Etxebizitza eskatzaileen Erregistroaren araudia"-ren 5. Artikulua onetsi zuen. Non artikulu honek Etxebizitzaren Eskatzaileen Erregistroan izena emateak 4 urteko baliozkotasun-epea izango duela dio.

Artikulu honek jasotakoaren arabera, urtero gaurkotuko dira izena ematen edo berritzen 4 urte betetzen dituzten eskabideak. Horretarako, eskatzaileak IRUNVIk bidaliko duen jakinarazpena jasotzen duenean, hilabeteko epea izango du Irungo Udala/IRUNVIren Babes Publikoko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan berritzeko eskatzeko.

Berritze hori Irungo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin daiteke (https://sac.irun.org /), IRUNVIren atalean edo IRUNVIren atalean edo IRUNVIren bulegora joan, Eliza kaleko 6 zenbakira.

Aipatutako epea amaitu eta ez baduzu berritu eskaera, baja emango dizugu IRUNVI / Irungo Udaleko Babes Publikoko Etxebizitzen Eskatzaileen Erregistrotik.

Zalantzarik baduzu, jarri IRUNVIrekin harremanetan