2009ko urriaren 19an, Eusko Jaurlaritzaren Aginduz, Birgaitze Integratuko Eremua deklaratu zuten Irungo Alde Zaharra.

Zer da Birgaitze Integratuko Eremua?

Birgaitze Integratuko Eremua (BIE) Hiri edo Landa Multzo bat da, balio nabarmena duten arkitektura- eta hirigintza-ezaugarriak eta ondare hori andeatzeko baldintzak dituena.

Zer dakar Irungo Birgaitze Integratuko Eremua deklaratzeak?

Birgaitze Integratuko Eremuaren deklarazioak dakar bertan sartzen den ondare arkitektonikoa eta hirigintzakoa administrazioaren aldetik ekintza bereziko xede izango dela, lekua babesteko, zaintzeko eta hobetzeko. Era berean, bertako egoiliarrek birgaitze isolatuetan baino diru-laguntza handiagoak eskatu ahal izango dituztela.

Zein irizpiderekin mugarritu da Irungo Birgaitze Integratuko Eremua?

Irungo Birgaitze Integratuko Eremua mugarritzeko irizpideak hiriko antzinako nukleoaren gainean egindako Azterlan Sozio-Urbanistikoak ezarri dira, eraikinen justifikazio historikoan eta andeatze-egoeran oinarrituta.