2023ko urtarrilaren 25ean, Tokiko Gobernu Batzarrak lizentzia eman dio IRUNVIri Emigrazioaren eraikina energetikoki birgaitzeko eta barrualdeak prestatzeko obren lehen fasea egiteko. 

Lehen fase hori erabilera sozialei dagokie; aurrerago egingo dira 2. fasea (gizarte-etxea) eta 3. fasea (alokairuko etxebizitza publikoa). 

1. fasea: erabilera sozialak

Ekipamendu sozial horrek bi sarbide izango ditu: Basurko eta Anaka kaleen arteko bidegurutzean eta Bartolome de Urdinso kalean. Gela hauek izango ditu:

  • Adinekoentzako lokala: Espazio ireki bat aprobetxatuko da, sarreraren ondoan, eraikinaren aire zabaleko patiora ematen duena, egoteko gune bat sortzeko Bartolome de Urdinso kaletik patioaren hondo berde eguzkitsuraino. Bulego txiki bat, komunak eta biltegi bat ere edukiko ditu.
  • Haurtxokoa: Eraikinaren hego-mendebaldeko izkinan egongo da, sarreraren ondoan, eta beira bidez banatuko dira konpartimentuak, eta fatxadan leihoak edukiko ditu, haurrak kontrolatzeko moduan ikusteko. Gainera, komunak ere izango ditu, eta zentroko erabilera «lasaietatik» –liburutegia, esaterako– urrun egongo da.
  • Liburutegia: Eraikinaren hegoaldean egongo da, sarreraren ondoan, eta barneko patiora emango du. Espazio diafanoa da, patiora irekia, eta liburutegi-gune lasai bat sortzen da, kontzentratu eta ikasteko.
  • Auzo-elkartearen egoitza: Lehen solairuan egongo da, liburutegiaren gainean, eta sarrerako halletik zuzenean sartu ahal izango da, eta baita patioko terrazatik ere. Kanpoaldera, begiratoki moduko beirazko espazio bat edukiko du, patioa ikusteko aukera emango duena, eta Anaka kaletik izango du sarrera. Komun egokitu bat ere badauka, eta biltegi moduko espazio bat ere bai. Beheko solairuan, auzo-elkartearentzako bulego bat ere egingo da, bilerak-eta egin ditzaten.

 

2022ko urtarrilaren 30ean, Irunviko administrazio-kontseiluak obraren lehen fasea kontratatzeko pleguak onetsi ditu.

Lehen fase honek 9 hilabeteko exekuzio-epea dauka, eta 2,3 milioi euroko aurrekontua.

 

Informazio gehiago