Atzo Bilbon 88 erakundek «2022-2036 aldirako Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala» sinatu zuten, tartean, IRUNVIk. Dokumentua Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak sustatu du, eta zenbait helburu finkatzen ditu, besteak beste, alokairuko eskaintza publiko ordaingarria handitzea, betiko babestutako etxebizitzen kopurua areagotzea eta higiezin-parkearen herena birgaitzea 2036ra bitartean.

«2022-2036 aldirako Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala» 2010ean aurkeztutako plan aitzindariaren eguneraketa da. IRUNVIrekin batera, sinatzaileen artean daude erakunde sozialak, etxebizitza-kooperatibak, sindikatuak, enpresa pribatuak, elkargo profesionalak, unibersitateak, zentro teknologikoak eta klusterrak, beste erakunde batzuen artean.

Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialak lau helburu kuantitatibo eta lehentasunezko sei ildo ezartzen dotu 2036ra arte. Helburuen artean daude 50.000 etxebizitzak osatutako parke publiko bat lortzea (hau da, EAEko etxebizitza nagusien % 5), alokairu ordaingarrian jartzeko, 2036rako. Gainera, etxebizitza babestuak etxebizitza nagusien % 12ra iristea lortu nahi da, eta birgaitutako eraikinak bikoiztea hamabost urtetan. Gaur egun, % 1,5ekoa da birgaitzeen erritmoa. % 3koa izatea lortuko balitz, guztira 350.000 etxebitza birgaituko lirateke planaren amaierarako, hots, 2036. urterako. Zifra horrek eraikitako etxebizitzen herenak birgaitu direla esan nahiko luke.

Jose Antonio Santano

Grupo