2017ko martxoaren 28an ospatu zen administrazio-kontseiluak "Irungo Udalaren/IRUNVIren Babes Publikoko Etxebizitza eskatzaileen Erregistroaren araudia"-ren 5. Artikulua onetsi zuen. Non artikulu honek Etxebizitzaren Eskatzaileen Erregistroan izena emateak 4 urteko baliozkotasun-epea izango duela dio.

Artikulu honek jasotakoaren arabera, urtero gaurkotuko dira izena ematen edo berritzen 4 urte betetzen dituzten eskabideak. Horretarako, eskatzaileak IRUNVIk bidaliko duen jakinarazpena jasotzen duenean, hilabeteko epea izango du Irungo Udala/IRUNVIren Babes Publikoko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan berritzeko eskatzeko.

Berritze hori Irungo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin daiteke (https://sac.irun.org /), IRUNVIren atalean edo IRUNVIren atalean edo IRUNVIren bulegora joan, Eliza kaleko 6 zenbakira edo eta Eskola kaleko 4 zenbakira, astelehen, asteazken eta ostiraletan 8:30etatik 14:30etara eta astearte eta ostegunetan 8:30etatik 14:30etara eta 15:00etatik 17:00etara, adierazitako hilabeteko epean.

IRUNVIren bulegoetara joateko, ordua aurretik eskatu beharrik ez dago. Hala ere, itxaron nahi ez baduzu, aurretiko hitzordua eska dezakezu ordutegi horretan bertan 943 50 57 20 telefonora deituta.

Aipatutako epea amaitu eta ez baduzu berritu eskaera, baja emango dizugu IRUNVI / Irungo Udaleko Babes Publikoko Etxebizitzen Eskatzaileen Erregistrotik.

Zalantzarik baduzu, jarri IRUNVIrekin harremanetan