Irunvik jakinarazi duenez, datorren ostegunetik aurrera, uztailaren 7tik aurrera, Eliza kaleko lokala eraberritzeko eta handitzeko obrak direla eta, bulegoak Eskola kaleko 4.era aldatuko dira aldi baterako. Aurreikusita dago herritarrei zerbitzua leku berri horretan ematea obrek irauten duten bitartean, abendura arte gutxi gorabehera.