IRUNVIko administrazio-kontseilua ostiral goizean bilduko da Irungo Udaletxean. Besteak beste Emigrazioko eraikinaren barrualdea birgaitzeko proiektuaren aurkezpena aztertuko dute. Arratsaldean, Irungo alkate José Antonio Santanok, Hirigintza arloko ordezkariak Miguel Ángel Páez proiektua idazteko ardura duten teknikariekin batera, jarduketa azalduko dute auzokoentzat antolatutako bilera batean. Ostiral honetan bertan izango da bilera, 19:00etan, Lekaenea ikastetxean (Donosti kalea 3).

 Emigrazioko eraikina 1963an eraiki zen, Alejandro de la Sota arkitektoaren bidez, eta garai hartako arkitektura modernoaren adibiderik garrantzitsuenetako bat da Euskal Herrian, eta Irungo Ondare Arkitektoniko gisa katalogatuta dago. Kanpoaldea birgaitzeko obren ondoren, proiektu horrek eraikinaren barrualdea erabiltzeko aukerak emango ditu. 

IRUNVI Etxebizitza Sozietate Publikoa arduratuko da hemendik aurrera obra kudeatzeaz. Obra horren bidez, auzorako erabilera eta espazio berriak eskainiko dira eraikin historiko horretan. Orain aurkezten den proiektu idatzian eraikin guztia sartzen da, baina edukia bereizita agertzen da (auzorako erabilera sozialak, zentro zibikoa eta gazteentzako alokairuko etxebizitza publikoa).

Beheko solairurako, San Migeleko auzo-elkarteak eta auzoko beste elkarte batzuek egindako ekarpenak jaso zituen Irungo Udalak, auzorako eta hirirako ekipamendu publikoen erreferentziako espazio bat izango denaren erabilerak definitzeko. Prozesu horretan maizen eskatutako proposamenak identifikatu ziren: adinekoentzako espazioa bertara eramatea zabalagoa izateko eta zerbitzu gehiago edukitzeko; auzo-elkartearen egoitza han jartzea; haurtxoko bat, liburutegi bat ere izango du, eta centro zibiko bat, balio anitzeko bost areto eta auditorioa izango dituena. Horiek guztiak izan dira kontuan, proiektua idazteko orduan.

Eraikinaren etorkizunari begira, bizitegi-zuzkidura nabarmendu behar da; batik bat gazteei eta beharrak dituzten beste kolektibo batzuei begira pentsatuta dago. Hain zuzen, datozen urteetan Irunen etxebizitza publikoaren alorrean egingo diren jarduketa garrantzitsuenetako bat izango da, dagoeneko eraikitzen ari diren Alarde eremuko garapenekin edo etorkizunean San Migel Anakan egingo direnekin batera, besteak beste.  Emigrazioko eraikin horretarako, alokairuko 31 etxebizitza planteatzen dira, gazteentzat eta beharrak dituzten beste kolektibo batzuentzat.