2017ko martxoaren 28an ospatu zen administrazio-kontseiluak "Irungo Udalaren/IRUNVIren Babes Publikoko Etxebizitza eskatzaileen Erregistroaren araudia"-ren 5. Artikulua onetsi zuen. Artikulu honek, Etxebizitzaren Eskatzaileen Erregistroan izena emateak, 4 urteko baliozkotasun-epea izango duela dio.

Artikulu honek jasotakoaren arabera, urtero gaurkotuko dira izena ematen edo berritzen 4 urte betetzen dituzten eskabideak. Horretarako, eskatzaileak IRUNVIk bidaliko duen jakinarazpena jasotzen duenean, hilabeteko epea izango du Irungo Udala/IRUNVIren Babes Publikoko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan berritzeko eskatzeko.

Berritze hori Irungo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin daiteke (https://sac.irun.org /), IRUNVIren atalean edo IRUNVIk Eliza kalean dituen bulegoetara joan, astelehenetik ostegunera 8: 30etik 13: 30era eta 15: 00etatik 18: 00etara; ostiraletan 8: 30etik 14: 30era, adierazitako hilabeteko epean.

IRUNVIren bulegoetara joateko, ordua aurretik eskatu beharrik ez dago. Hala ere, itxaron nahi ez baduzu, aurretiko hitzordua eska dezakezu ordutegi horretan bertan 943 50 57 20 telefonora deituta.

Aipatutako epea amaitu eta ez baduzu berritu eskaera, baja emango dizugu IRUNVI / Irungo Udaleko Babes Publikoko Etxebizitzen Eskatzaileen Erregistrotik.

Zalantzarik baduzu, jarri IRUNVIrekin harremanetan.