IRUNVIko Administrazio Kontseiluak, 2021eko martxoaren 15ean bilduta, sustapen honetan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak jendaurrean jartzeko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, esleipen-prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onetsi ditu.

Behin betiko zerrendak onetsi ondoren, kupo bakoitzari etxebizitza esleituta duten kupoen araberako behin-behineko zerrenda barematuak onetsi ditu, eta 15 eguneko epea eman du alegazioak aurkezteko.

Alegazio horiek IRUNVIko Administrazio Kontseiluaren aurrean jartzeko epea 2021eko apirilaren 15an amaitzen da.

 

Informazio gehiago