2017ko martxoaren 28an ospatu zen administrazio-kontseiluak "Irungo Udalaren/IRUNVIren Babes Publikoko Etxebizitza eskatzaileen Erregistroaren araudia"-ren 5. Artikulua onetsi zuen. Non artikulu honek Etxebizitzaren Eskatzaileen Erregistroan izena emateak 4 urteko baliozkotasun-epea izango duela dio.

Artikulu honek jasotzen duen bezala datuak urtero gaurkotuko dira, izena emanda 4 urte daramatzaten eskaerekin. Horretarako, IRUNVI-tik komunikazio pertsonalizatu bat bidaliko zaie 4 urte horiek bete dituztenei, hortaz mezua jaso ondoren, hilabeteko epea dute hauek Irungo Udalaren/IRUNVI-ren babes publikoko etxebizitzen eskatzaileen erregistroan datuen berritzea eskatzeko.

Berrikuntza hori Irungo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango da (https://sac.irun.org /), IRUNVI atalean. Irunviko bulegoetan aurrez aurre egin behar izanez gero, aldez aurreko hitzordua hartu beharko duzu 943 50 57 20 – 943 50 57 23 telefonora deituz astelehenetik ostiralera 8: 30etik 14: 30era.

Epe barruan berritzen ez bada, Irungo Udalaren Babes Publikoko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan baja emango zaio.

Zalantzarik izanez gero, deitu 943 505720 edo 943 505723 telefonora astelehenetik ostiralera 8:30tatik 14:30etara, edo bidali emaila E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.