Geroago Etxebizitza, Obra Publiko eta Garraio Sailburuaren 2012ko abenduaren 12ko aginduak aldatuko 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 9. artikuluan adierazten dira etxebizitza-beharraren betekizunak dituen salbuespenak:

  1. Etxebizitza-premia izateko baldintzatik salbuetsita egongo dira indarreko araudian xedatutako gainerako baldintzak betetzen dituztenak, baldin eta jabetzan, jabetza soilean, azalera-eskubidean edo gozamenean Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturiko etxebizitza baten edozein ehunekoren titularrak badira edo aurreko bi urteetan hala izan badira, eta etxebizitza hori haien ohiko bizileku iraunkorra bada edo izan bada; betiere, hauetako egoera batean badaude:
    1. Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko azaroaren 30eko 317/2002 Dekretuan, edo ordezkatzen duen araudian, ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak ez betetzea, eta martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoaren, 17.3 artikuluan ezarritako datak baino bost urte lehenago gutxienez eskuratua izatea.

      Arlo horretan eskumena duen teknikari baten txostenaren arabera eraikuntza-konponbideak onartzen ez dituzten hutsuneak bakarrik hartuko dira kontuan. Nolanahi ere, Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzetako zerbitzu teknikoek aurkako txostenak eman ahalko dituzte, eta lotesleak izango dira horiek
    2. Banantzeko edo dibortziatzeko edota izatezko bikoteak amaitzeko prozesu baten ostean, judizialki beste ezkontidearen familia-helbide gisa esleitua izatea.
    3. Gerora sortutako ordaintzeko ezintasunaren ondorioz, hipoteka-betearazpena jaso ondoren hirugarren maila arteko odolkidetasunez edo kidetasunez ahaiderik ez diren pertsona bati epaiketa bidez edo notario bidez esleitua izatea.
    4. Indarreko araudian xedatutako irisgarritasun-baldintzak ez betetzea, titularrak 70 urtekoak edo gehiagokoak direnean.
    5. Bere azalera erabilgarria pertsona bakoitzeko 15 metro kuadro baino txikiagoa izatea
    6. Apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzekoan, jasotako sarbideei eta igogailuei buruzko xedapenak betetzen ez dituen eraikin batekoa izatea, betiere haren kideetako bat mugikortasun mugatu iraunkorra duen desgaitua bada.
  2. Aurreko lerrokadan aipatutako etxebizitzaren titulartasuna bateragarria da jabetzan, jabetza soilean, azalera-eskubidean edo gozamenean beste pertsona edo bizikidetza-unitate batzuen ohiko etxebizitza iraunkorra diren beste etxebizitza baten edo batzuen % 50 baino gutxiagoren titulartasunarekin; betiere, partaidetzen balio osoa 75.000 eurotik gorakoa ez bada.

 

Itzuli